Veronica Vera (feminista)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Veronica Vera (feminista)
Bizitza
JaiotzaQuito, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Ekuador
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, ikertzailea eta dibulgatzailea

Veronica Vera (Quito, Ekuador 1989) aktibista feminista da, abortuetan bidelagun aritzen da eta Las Comadres sare feministako kidea, komunikatzailea eta ikertzailea ere bada.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veronica 2014tik ari da Las Comades sarean lanean. Lehen apustua izan zen abortu seguruari buruzko informazioa emakumeen eskura jartzea, zeukaten ezagutzatik abiatuz informazioa zabaltzea, eta komunean jartzea. Eta baita gorputzak presente egotea ere, laguntzailearena zein lagundua denarena, aurrez aurre egoteko, entzuteko eta elkarrekin behar horri irtenbiderik egokiena bilatzeko.Hainbat ziren taldearen helburu politikoak; laguntza hori emateaz gain, erdietsi nahi zutena zen autonomiaren hazia ereitea, andrearena. Are, mediku hegemonia formaletatik harago, historikoki kendutako ezagutzak ere berreskuratu nahi zituzten, abortu segurua hizpide.[1]

Haien esanetan abortuari buruzko informazio zientifikoa eskuratzeak nabarmen murriztu zituen lege murriztaileak zituzten herrialdeetako abortuek eragindako arazoak. Gehienetan, emakumeek abortu segurua, osoa eta osasun-konplikaziorik edo ondorengo ondorio emozionalik gabea izan zuten.[2]

Halaber, emakumeen autonomiari ekarpena egin nahi zioten, baita abortuaren despenalizazio sozial eta legalari ere, ekintza zuzenaren bidez; hau da, abortua baino lehen, bitartean eta gero laguntza emanez. Bada, praktika kolektibo horren esanahia eta inpaktua jorratu zituten emandako hitzaldietan, eta praktika hori zerk ahalbidetzen zuen azaldu. Era berean, abortu-bidelagunak hegemonia medikoarekin lehian nola aritzen ziren erakutsi zuten.[3]

Laguntza ez dela delitua defendatzen du Veronicak. [4] [2]

2022an Gasteizen izen zen, Emakumeen Etxean, hitzaldi bat ematen Acompañamiento feminista en el aborto: una apuesta de resistencia, cuidados colectivos y autonomía" izenburupean.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Kortabarria, Amaia Ramire de Okariz. ««Autonomiaren hazia erein nahi dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  2. a b «No abortarás (Segunda parte)» Periodica 2019-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  3. «La Almanaka» agenda.pikaramagazine.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  4. por. (2022-04-18). «Justyna: acompañar no es delito» Feminacida (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  5. «Qué hacer en Vitoria-Gasteiz este martes, 19 de abril» EITB 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]