Vichy (pastillak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vichy pastillak.

Vichy pastillak edo kaxetak (Vichyko pastillak bezala ere ezagunak) 1825ean asmatu zituen Joseph d'Arcet izeneko gizon batek. Gizon hau frantziar medikuntzako akademiako kide bat zen eta Vichyko bainuetxeko ur termalak giza gorputzaren digestio-prozesuan dituzten onurak areagotzeko sortu zituen.

Hasieran, pastilla hauek bikarbonatuzko oinarri batean baino ez ziren egiten, 1875etik aurrera ordea, oinarri hori bainuetxeko uretako gatz-mineralezko batengatik ordezkatu zen, pastillek oreka mineral naturalagoa izan zezaten.

Kaxetek dituzten ezaugarri terapeutikoei eta duten zapore gozoari esker, gaur egun, Vichy izeneko herri frantziarreko ikur bilakatu dira eta haien arrakasta komertziala ukaezina da. Aipagarria da gozoki hauek duten zaporea, anis zapore indartsu batek menderatuko dizu mingaina horrelako bat jan ezkero.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]