Victoriana Aizpuru
| Victoriana Aizpuru | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Errezil, 1919ko azaroaren 16a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Valentzia, 2012ko azaroaren 19a (93 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | pilotaria |
| Izengoitia(k) | Victoria, Vichori eta Pitxirri |
Victoriana Aizpuru Agirretxe (Errezil, Gipuzkoa, 1919ko azaroaren 16a - Valentzia, 2012ko azaroaren 19a) erraketista profesionala izan zen. Victoria, Vichori eta Pitxirri izengoitiez jokatu zuen, aurrelari postuan, Logroñoko, Valentziako eta Santa Cruz Tenerifeko frontoietan.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Victoriana, bere herrikide Margara Urdalleta Uzkudun "Margara" bezala, erraketista profesionala izan zen. Logroñoko Beti-Jai frontoian, Valentziako Chiquin eta Santa Cruz Tenerifeko Tenerife pilotalekuetan jokatu zuen.[2][3][4][5]
Valentzian hil zen, 2012ko azaroaren 19an, 93 urte zituela.[6]
Aitzindariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Victoriana Aizpuru Aguirreche Victoria» datubasea.raketistak.com (kontsulta data: 2023-01-12).
- ↑ «Victoriana Aizpuru F. Tenerife-ko karteleran | Raketistak» datubasea.raketistak.com (kontsulta data: 2023-01-12).
- ↑ «Victoriana Aizpuru Tenerifen | Raketistak» datubasea.raketistak.com (kontsulta data: 2023-01-12).
- ↑ «F. Tenerifeko kuadroa 4 | Raketistak» datubasea.raketistak.com (kontsulta data: 2023-01-12).
- ↑ «F. Tenerifeko kuadroa 3 | Raketistak» datubasea.raketistak.com (kontsulta data: 2023-01-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Victoriana Aizpuru Auirretxeren online hilberria» www.rememori.com (kontsulta data: 2025-02-27).
- ↑ «Raquetistas, esas grandes olvidadas de los frontones» El Diario Vasco 2019-11-29 (kontsulta data: 2023-01-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apostando por ellas. Historia de las raquetistasBideoa
- Raquetistas lehen eta orain(Trailerra)
- Erraketistak emakume aitzindariak pilota munduan Bideoa
- Emakume erraketistak. ErakusketaBideoa
- Aintzina lanbide. Emakume erraketistakBideoa
- Azken erraketistak. Mende hasierako kirolari profesional, Argia, 2017