Vidrala
Vidrala | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | negozioa eta enpresa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Historia | |
Sorrera | 1965 |
webgune ofiziala |
Vidrala Laudioko (Araba) enpresa bat da, 1965. urtean sortua, beira ekoizten duena. Gehienbat jangaiak gordetzeko beirazko ontziak ekoizten ditu, eta bereziki ardoa gordetzeko botilak. Espainiako ekoizlerik garrantzitsuenetakoa da. Laudioko fabrikaz gain, beste bat du estatuaren barruan, Caudeten (Albaceteko probintzia).
2003. urtean, Ricardo Gallo taldearen Portugalgo fabrikak erosi zituen. 2005ean, AEBko Owens enpresari Kataluniako eta Milango instalazioak erosi zizkion. 2007an, Belgikan zegoen beirazko ontzien fabrika bakarra (La Manufacture du Verre) erosi zuen.[1]
2015eko urtarrilaren 13an, Vidralak Irlandako Encirc enpresa erosi zuen, 408 milioi euro ordainduta. Ondorioz, bere neurria ia bikoiztu zuen.[2]
2024an, Italiako filiala saldu zuen, 230 milioi euroren truke, gutxi gorabehera 50 milioi euroren plusbalioarekin. Horrela, enpresaren zorra 325 milioi eurora murriztu zen.[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Vidrala compra la única fábrica de envases de vidrio de Bélgica por 35 millones» Cinco Días 2007-06-06 (kontsulta data: 2025-06-03).
- ↑ «Vidralak Irlandako Encirc erosi du, 408 milioi euroren truke», Berria, 2015-01-14
- ↑ (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2024-07-04). «Vidrala completa la venta del negocio en Italia a Verallia por 230 millones» elEconomista.es (kontsulta data: 2025-06-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Vidralaren webgunea
![]() |
Burtsan kotizatzen duten Euskal Herriko enpresak | ![]() |
---|---|---|
Arteche • Azkoyen • Banco Guipuzcoano • Baron de Ley • BBVA • Befesa • CAF • Cementos Portland • CIE Automotive • CVNE • FAES Farma • Gamesa • Iberdrola • Tavex • Tubacex • Tubos Reunidos • Urbar Ingenieros •Vidrala • Viscofan |