Villapaterna jauregi-eliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Villapaterna jauregi-eliza
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Villapaterna Jauregia.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Karrantza
Koordenatuak 43° 13′ 23″ N, 3° 20′ 40″ W / 43.222964°N,3.344478°W / 43.222964; -3.344478Koordenatuak: 43° 13′ 23″ N, 3° 20′ 40″ W / 43.222964°N,3.344478°W / 43.222964; -3.344478
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea 43

Villapaterna jauregi-eliza Karrantzako La Lama auzoko jauregi-eliza da.

2016ko urtarrilaren 27an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trasmierako hargin-maisu batentzako enkargua izan zen eraikin hori; kanon barrokoen arabera eraiki eta, garaiko eragin neoklasikoren bat edo beste izan zuen; izan ere, jauregi-eliza eraikitze-tipologia misto batean oinarrituta dago, hau da, eraikuntza funtzionalitatearen arabera hartuta eta banatuta, eta fatxadaren aurpegi bakar batek aurrealde bereizi bi ditu, bata elizarako eta bestea jauregirako. Esan daiteke bitxia dela Euskal Autonomia Erkidegoan, horrelako bakarra baita.

Jauregiak lau angeluko oinplanoa du, gora bi altuera eta ganbara, eta lau isurialdeko teilatua. Harlangaitzezko horma lodiak dauzka, mendebaldean, fatxada nagusian, izan ezik; fatxada nagusia harlanduzkoa da, harrikoskoak eta erremarkatuak eta erlaitzak izanik, eta bertan bao dinteldunak. Behealdean, sarbidea leiho artean dago, eta lehen solairuan metalezko pletinez egindako hiru balkoi dauzka. Ganbarako solairuan, taulamenduaren azpian, baoak ez dira aireztatze-bao txikiak baino. Jauregi barrokoak, dimentsioei eta dekorazio-programari begira, XVIII. mendearen amaierako klasizismoa adierazten du. Barrualdean, patio karratu bat dauka. Funtzionalitateari begira, beheko solairua soto, zalditegi, eta beste zerbitzu batzuetarako zen. Solairu nagusia gizarte-ohituretarako eta familiaren egoitzarako zen (solairu horretatik elizako korura igaro daiteke). Teilatupeko solairua biltegirako eta mirabeen gelarako zen.

Eliza xumea baina kalitate handikoa da. Nabe bakarrean egituratuta dago, gurutzeria-gangazko hiru zatitan. Hirugarren zatia korukoa da, eta kanpoaldean eliz ataria dago. Hegoaldean, sakristia dago atxikita. Fatxadan, jauregiarekin dago partekatuta erlaitza; lau pilastrak eratzen dute, erdian alboetan baino kofadura handiagoa utzita, erdi-puntuko arkupeko sarbide bat ere badago bertan. Haren gainean, idi-begi bat, korua argiztatzeko balio duena. Erlaitza pilastren gainean dago tolestuta, kapitelen antzera. Erlaitzaren gainean friso bat dago, haren buruan erlaitz txiki molduratu bat, kanpai-hormaren oinarria dena, hain zuzen; kanpai-horma hiru zatitan egituratuta dago, erdikoan bi bao dauzka, erdi-puntuko arkukoak, barruan kanpai bana sartzeko. Frontoia dago erdiko elementu horren buruan. Kanpai-hormaren hegalak profil lerronahasikoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa