Vindicación Feminista
Vindicación Feminista | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | Vindicación Feminista |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Vindicación Feminista 1976tik 1979ra bitartean Espainian argitaratutako aldizkari feminista izan zen.[1] Carmen Alcalde eta Lidia Falcónek sortu zuten Franco hil ondoren. Bertan idatzi zuten, besteak beste, Maruja Torres, Carmen Sarmiento, Inés Alberdi, Colita, Ana María Moix, Antonina Rodrigo, Magda Oranich, Núria Pompeia, Montserrat Roig, Pilar Aymerich eta Sara Presutto.[2] Aldizkariaren lehen alea 1976ko uztailaren 13an aurkeztu zen Madrilen.[3]
Aldizkariaren jaiotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lidia Falcónek Yeseriasko espetxean preso zegoela, ETAk Madrilgo Correos kalean egindako atentatua egotzita, argitalpen hau sortzeko ideia izan zuen.[4] Carmen Alcalde, Anna Maria Moix eta Marisa Híjarrekin hitz egin ondoren, emakumeen egoerari buruzko eztabaidari, informazioari eta salaketari bide emango zion eta emakumeen erakundeak koordinatuko zituen argitalpena kaleratzea erabaki zuten. Mugimendu feminista osoaren zerbitzura zegoen aldizkari autonomo eta anitz gisa aurkeztu zen Vindicación Feminista.[5]
Bi urteren buruan, 1976ko uztailetik 1978ko uztailera, aldizkaria modu erregularrean agertu zen, eta hogeita hamar ale argitaratu zituen epe horretan. Hala ere, zailtasunak izan zituen oraindik indarrean zegoen Prentsa Legearen ondorioz, eta 15. zenbakiak bahiketa agindua eta hiru prozesu judizial jasan zituen. Arazoak arazo, izaera kritikoari eutsi eta trantsizioan feminismoaren erreferente garrantzitsu izatera iritsi zen.
Aldizkariaren atalak eta edukiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaurkotasunaren azterketari ekin zion aldizkariak, gai nagusiak lege, politika eta kultura izanik. Ironia, sarkasmoa eta parodia erabiltzen ziren mezu kritikoa umorearen bidez transmititzeko.
Idazle eta laguntzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen erredakzio-kontseiluan Madrilgo eta Bartzelonako talde eta norbanako feministak agertzen ziren, bakarka, hala nola, Empar Pineda, Kataluniako Mugimendu Komunistaren ordezkari ezaguna.
Lidia Falcón gerente gisa jarduteaz gain, argitalpenaren sustatzaile eta babesle nagusia zen; Carmen Alcalde aldizkariak sinatutako testuen zuzendari eta erredaktorea; Marisa Híjar zuzendariordea eta politika nazional eta nazioarteko sekzioen arduraduna; Anna Estaño erredakzioko idazkaritzaz eta Hemeroteka atalaz arduratu zen; Anna María Moix artikuluak idatzi zituen; Encarna Sanahuja eta Regina Bayo Munduko Emakumeen ataralen erantzuleak ziren; María José Raqué, Gumer Fuentes eta Itziar Alberdirekin batera antzerki, zinema eta telebistaren kritika egiten zuen; Sara Presutto tira komikoa egiten zuen eta Colita argazkilari ofiziala zen. Beste kolaboratzaile ugari aritu ziren ere, adibide dira: Alicia Fajardo, Soledad Balaguer, Rosa Montero, Victoria Sau, Nativel Preciado, Marta Pessarrodona, Antonina Rodrigo, Carmen Larraburu, Núria Beltrán eta Maite Goicoechea.[6]
Itxiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeita bederatzi zenbaki eta hiru urtez biziraun ondoren, aldizkaria desagertu egin zen errentagarria ez zelako.
Aldizkari hau ixtean Lidia Falcónek, beste bat sortu zuen: Poder y Libertad. 1979an, Vindicacion Feminista Publicaciones argitaletxea ere sortu zen.
2010ean, aldizkari honi buruzko erakusketa bat egingo zen Donostian, eta Susana Koskak Vindicación izeneko dokumentala aurkeztu zuenDonostiako Giza Eskubideen Zinemaldian.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Vindicación Feminista", presentada en Madrid. 15 de julio de 1976.
- ↑ Sanz, José María. (26 de abril de 2010). «Temps de vindicació feminista» El Periódico.
- ↑ "Vindicación Feminista", presentada en Madrid. 14 de julio de 1976 ISSN 1134-6582..
- ↑ a b Koska, Susana. (18 de abril de 2010). una exposición sobre vindicación feminista. .
- ↑ LARUMBE, M.Angeles. Vindicación Feminista: un ideal compartido de información, comunicación y educación de las mujeres. , 6 or..
- ↑ Vindicación Feminista: un ideal compartido de información, comunicación y educación de las mujeres. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Vindicación Feminista" y la comunidad feminista de la España posfranquista, de Margaret Jones, en las páginas 285 a 304 de Literatura y feminismo en España coordinado por Lisa Wollendorf, 2005, ISBN 84-7426-832-X
- Vindicación Feminista: una voz colectiva, una historia propia, de Marián Larumbe, 2010, ISBN 978-84-92774-61-6