Uztailaren 13
Uztailaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hamalaugarren eguna da, 195.a bisurteetan. 171 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1795 - Konbentzio Gerra - Irurtzunetik 4.000 soldadu atera ziren espainiarrak Bilboraino bidaliz.
- 1913 - «Topo» linea inauguratu zuten egunean, Irungo geltokitik gertu, bi trenek elkar talka egin zuten, 7 hildako izanik.
- 1980 - ETAk bi guardia zibil hil zituen Orion.
- 2006 - 55 urteko langile bat hilik, Ziordian egondako Lan istripu baten ondorioz.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1793 – Charlotte Corday normandiarrak Jean Paul Marat Frantziako Iraultzaren gidarietako bat bainuontzian hil zuen labankadaz.
- 1998 - Japoniako lehen ministroa, Riutaro Hashimoto, dimititu egin zuen eta Keizo Obuchik ordezkatu zuen.
- 2005 - Hiru trenek talka egin zuten Ghotki-n (Pakistan) 150 pertsona baino gehiago hilez.
- 2006 - Soldaduen bahiketari erantzunez, Israelek Beiruteko aireportua bonbardatu zuen 47 hildako eraginez. Blokeoa ezarri zuten Libanoren aurka, airez eta itsasoz.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2006 - UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Bizkaiko Zubia.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1942 - Irène Némirovskyjudutar idazlea atxilo hartu zuten frantses polizia kolaborazionistek.
- 1979 - Tim filma estreinatu zen, Michael Patek zuzendu eta Mel Gibson eta Piper Laurie aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1979 - The Frisco Kid ("Frisco Haurra") filma estreinatu zen, Robert Aldrichek zuzendu eta Gene Wilder eta Harrison Fordek aktoreek antzeztu zuten.
- 1988 - The Dead Pool ("Heriotzaren Putzua") filma estreinatu zen, Buddy Van Hornek zuzendu eta Clint Eastwood, Patricia Clarkson, Liam Neeson, Evan C. Kim, David Hunt eta Jim Carrey aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1930 - Munduko lehen futbol txapelketa hasi zen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1684 - Gabriel José Zuloaga, gipuzkoar militar eta funtzionarioa, Venezuelako gobernadore izandakoa (h. 1764).
- 1725 - José Joaquín Enparan, gipuzkoar noble eta politikaria (h. 1799).
- 1824 - Manuel Maria Gortazar, bizkaitar politikaria eta Bilboko alkatea (h. 1896).
- 1902 - Eugenio Beitia, bizkaitar apaiz katolikoa (h. 1985).
- 1913 -
- Bernard Lavielle, frantsesezko baxenafar idazlea.
- José Zuazola, Donostiako udaleko Herri-lan Ingeniari nagusia, hiriak izandako ingeniaririk famatuenetakoa (h. 1973).
- 1916 - Luis Díez Espadas, bizkaitar toreatzailea (h. 1949).
- 1929 - Pedro Iturralde, nafar jazz-musikaria (h. 2020).
- 1939 - Enrike Zelaia, nafar akordeoi-jotzailea.
- 1941 - Txema Blasco, arabar aktorea.
- 1945 - Xabier Mendiguren Bereziartu, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- 1949 - Ramón Barea, euskal aktore, zuzendari eta gidoigilea.
- 1954 - María Kutz, UPNko nafar politikaria.
- 1955 - Panpi Ladutxe, esku huskako pilotari ohia eta euskal abeslaria.
- 1959 - Iñigo Lamarca, gipuzkoar legelaria eta irakaslea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko ohia.
- 1962 - Andoni Ortuzar, bizkaitar politikaria, EITBko zuzendari nagusi ohia eta Euskadi Buru Batzarreko lehendakaria.
- 1977 -
- Ander González, gipuzkoar sukaldaria eta telebista aurkezlea.
- Borja Kobeaga, gipuzkoar gidoigile eta zinema zuzendaria.
- 1982 - Ion Ansotegi, bizkaitar futbolaria.
- 1990 - Ladis Galartza, Galartza VII.a, nafar pilotaria.
- 1996 - Eneko Jauregi, bizkaitar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1522 - Sofia Jogalia Poloniakoa, Jogalia dinastiako kidea, Poloniako printzesa eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (h. 1575).
- 1527 - John Dee, matematikaria, astronomoa, astrologoa, okultista, nabigatzailea, britainiar Inperioko zerbitzaria eta Elisabet I.a Ingalaterrakoaren aholkularia (h. 1608/9).
- 1590 - Klemente X.a, Aita santua (h. 1676).
- 1608 - Fernando III.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1657).
- 1776 - Karolina Badengoa, alemaniar printzesa (h. 1841).
- 1826 - Stanislao Cannizzaro, italiar kimikaria (h. 1910).
- 1841 - Otto Wagner, austriar arkitektoa (h. 1918).
- 1888 - Isaak Xteinberg, Letonian jaiotako abokatu eta kazetari judutarra, eseristen ezker ildokoa (h. 1957).
- 1894 - Isaac Babel, errusiar idazlea (h. 1940).
- 1900 - Elizabeth Watson, eskoziar sufragista eta gaita-jotzailea (h. 1992).
- 1909 - Souphanouvong, Laoseko lehendabiziko presidentea (h. 1995).
- 1915 - Kaoru Ishikawa, japoniar irakaslea, kausa-efektu diagramaren asmatzailea (h. 1989).
- 1918 - Alberto Ascari, 1 Formulako italiar pilotua (h. 1955).
- 1920 - Hans Blumemberg, alemaniar filosofoa (h. 1996).
- 1921 - Guy Basquet, frantziar errugbilaria (h. 2006).
- 1922 - Rosalina Abejo, filipinar musikagile, zuzendari eta pianista (h. 1991).
- 1924 - Donald Osterbrock, estatubatuar astronomoa (h. 2007).
- 1925 - Gustavo Torner, espainiar pintore eta eskultorea.
- 1927 - Simone Veil, frantziar politikaria, Europako Parlamentuko lehen emakume lehendakaria (h. 2017).
- 1930 - Naomi Shemer, israeldar musikari eta kantautorea, "Israelgo kantu eta poesiaren lehen dama" (h. 2004).
- 1934 - Wole Soyinka, nigeriar idazlea, 1986ko Literaturako Nobel Saria.
- 1935 - Monique Wittig, frantziar idazlea eta teoriko feminista, lesbofeminismoari funtsezko ekarpena egin ziona (h. 2003).
- 1937 - Kitty Courbois, herbeheretar aktorea (h. 2017).
- 1940 - Patrick Stewart, ingeles aktorea.
- 1941 -
- Robert Forster, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- Luis Alberto Lacalle, Uruguaiko presidentea.
- 1942 -
- Harrison Ford, estatubatuar aktorea.
- Roger McGuinn, estatubatuar musikaria, The Byrds taldeko kidea.
- 1944 - Ernő Rubik, hungariar asmatzaile, arkitekto eta arkitektura irakaslea, Rubiken kuboaren asmatzailea.
- 1946 - Cheech Marin, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1954 - Sezen Aksu, turkiar abeslari, musikagile, kantugile, aktore eta disko ekoizlea.
- 1959 - Carla Antonelli, espainiar aktore transexual eta LGBT aldeko ekintzailea.
- 1961 - Kike Fernandez de Pinedo, arabar irakaslea eta EH Bilduko politikaria.
- 1962 - Tom Kenny, estatubatuar ahots-aktorea eta umorista.
- 1963 - Spud Webb, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1965 -
- Eric Freeman, estatubatuar aktorea.
- Arnd Schmitt, ezpata modalitateko alemaniar eskrimalari ohia.
- 1969 - José Andrés, espainiar-estatubatuar sukaldaria eta sukaldaritza saio aurkezlea.
- 1971 - Richard Groenendaal, herbehereetar ziklo-kros txirrindulari ohia.
- 1977 - Kari Wahlgren, estatubatuar ahots-aktorea.
- 1980 - Daniel Cifuentes, espainiar futbolari ohia.
- 1985 -
- Takuya Kokeguchi, japoniar futbolaria.
- Guillermo Ochoa, mexikar futbolaria.
- 1988 - Colton Haynes, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1995 - Emir Sulejmanović, bosniar saskibaloi jokalaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1756 - José Ezkerra, nafar itsaslari eta militarra, Algecirasen (j. 1756).
- 1820 - Marguerite Brunet, lapurtar aktore eta antzerki zuzendaria (j. 1730).
- 1869 - Cesar Duvoisin, frantsesez idatzi zuen lapurtar apaiz eta historialaria (j. 1805).
- 1893 - Joaquín Kalbeton, donostiar politikaria (j. 1806).
- 1916 - Claudio Delgado, gipuzkoar zientzialaria, Gijónen (j. 1843).
- 1966 - Francisco Torres Ibañez, Frai Filipe Murietakoa, nafar fraide kaputxinoa eta idazlea (j. 1897).
- 1976 - Jesús Rubio, nafar legelaria eta politikari falangista, Madrilen (j. 1908).
- 1984 - Cristina Arteaga, gipuzkoar moja, poeta eta historialaria, Sevillan (j. 1902).
- 1989 - Antton Ibarguren Jauregi, gipuzkoar abokatu eta politikari abertzalea (j. 1949).
- 1994 - Santos Begiristain, nafar apaiz katolikoa (j. 1908).
- 1997 -
- Pedro Anasagasti, euskal idazlea eta apaiza, Bolivian (j. 1920).
- Miguel Ángel Blanco, Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia, ETAk bahitu eta eraila (j. 1968).
- 1998 - Trifon Etxebarria, Etarte , bizkaitar kazetari eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1912).
- 2006 -
- Pirmin Aldabaldetreku, zarauztar dantzaria (j. 1930).
- Angel Sukia, zaldibitar kardinal eta artzapezpikua (j. 1916).
- 2009 - Juan Kruz Unzurrunzaga, euskal kulturgilea (j. 1939).
- 2014 - Koldo Zabala, getxoztar dantzaria eta koreografoa (j. 1935).
- 2016 - Pedro Aurtenetxe, bizkaitar enpresaburu eta Athletic Clubeko presidentea (j. 1933).
- 2017 - Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe, nafar musikagilea (j. 1924).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 574 - Joan III.a, Aita santua.
- 939 - Leon VII.a, Aita santua.
- 1024 - Henrike II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 973).
- 1105 - Rashi, Frantziako erlijio-gizon judua (j. 1040).
- 1380 - Bertrand du Guesclin, frantziar militar eta kondestablea.
- 1611 - Sanada Masayuki, japoniar samuraia (j. 1544).
- 1645 - Marie le Jars de Gournay, frantziar idazle, filologo, itzultzaile, olerkari eta filosofoa (j. 1565).
- 1761 - Tokugawa Ieshige, Tokugawa shogunerriko bederatzigarren shoguna (j. 1712).
- 1762 - James Bradley, ingeles astronomoa (j. 1693).
- 1793 - Jean Paul Marat, Frantziako Iraultzaren gidaria (j. 1743).
- 1883 - Ranavalona II.a, Madagaskargo erregina (j. 1829).
- 1893 - Haren Zaldiak Beldurrarazten Du, Siux herriaren Oglala leinuaren buruzagia, lakota leinukoa (j. 1836).
- 1896 - Friedrich August Kekulé, alemaniar kimikaria (j. 1829).
- 1921 - Gabriel Lippmann, franko-luxenburgotar fisikaria, 1908ko Fisikako Nobel Saria (j. 1845).
- 1924 - Alfred Marshall, ingeles ekonomialaria, eskola neoklasikoaren sortzailea (j. 1842).
- 1933 - Rosario Pino, espainiar antzerki aktore eta txirrindulari afizionatua (j. 1871).
- 1934 - Kate Sheppard, Zeelanda Berriko sufragista ospetsu eta eragin handikoa (j. 1847).
- 1936 - José Calvo Sotelo, espainiar politikari eskuindarra, eraila (j. 1893).
- 1951 - Arnold Schönberg, austriar musikagile, zuzendari eta irakaslea (j. 1874).
- 1954 - Frida Kahlo, mexikar pintorea, bere autorretratuengatik ospetsua (j. 1907).
- 1966 - Victorio Macho, espainiar eskultorea, espainiar eskultura garaikidearen aitzindaria (j. 1887).
- 1967 - Tom Simpson, ingeles txirrindularia, Frantziako Tourrean Mont Ventoux igotzen ari zela (j. 1937).
- 1969 - Bess Meredyth, estatubatuar zinema mutuko aktorea eta zinema gidoilaria (j. 1890).
- 1970 - Leslie Groves, estatubatuar militarra, Manhattan Proiektuaren arduraduna (j. 1896).
- 1972 - Joséphine Pencalet, bretainiar langilea, Udal kontseilu baterako hautatu zuten lehen emakume bretainiarra (j. 1886).
- 1974 - Patrick Maynard Stuart Blackett, ingeles fisikaria, 1948ko Fisikako Nobel Saria (j. 1897).
- 1980 - Seretse Khama, lehendabiziko Botswanako presidentea (j. 1921).
- 1981 - Martin Hurson, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1956).
- 1983 - Gabrielle Roy, kanadar idazlea (j. 1909).
- 1985 - Karl Kasiel Blitz, ukrainar ingeniari kimikoa eta semiologoa (j. 1897).
- 1993 - Abdullah Afeef, Suvadivako Errepublikako presidentea (j. 1916).
- 1996 - António Maria Mourinho, portugaldar etnografo, etnologo eta arkeologoa (j. 1917).
- 1997 - Alexandra Danilova, errusiar ballet dantzaria (j. 1903).
- 2000 - Alec Derwent Hope, australiar poeta (j. 1907).
- 2001 - Miguel Gila, espainiar umorista eta komiki marrazkilaria (j. 1919).
- 2003 - Jean Seignalet, frantziar mediku eta ikertzailea, immunologian aditua (j. 1936).
- 2004 - Carlos Kleiber, alemaniar-austriar orkestra-zuzendaria (j. 1930).
- 2006 - Red Buttons, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- 2008 - Bronisław Geremek, poloniar historialaria eta politikaria (j. 1932).
- 2012 - Leda Valladares, argentinar abeslaria, kantautorea, literatura idazlea, poeta, musikologoa eta folklorologoa (j. 1919).
- 2014 -
- Nadine Gordimer, hegoafrikar idazlea, 1991ko Literaturako Nobel Saria (j. 1923).
- Lorin Maazel, estatubatuar biolinista eta orkestra zuzendaria (j. 1930).
- 2016 - Bernardo Provenzano, Siziliako mafiako (Cosa Nostra) kidea, ustezko Siziliako mafia osoko burua (j. 1933).
- 2017 -
- Norman Johnson, kanadar matematikaria (j. 1930).
- Liu Xiaobo, txinatar intelektual eta giza eskubideen defendatzailea (j. 1955).
- 2020 - Zindzi Mandela, hegoafrikar diplomazialari eta poeta (j. 1960).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Amagoia eta Betizu.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |