Visitatio (ekintza liturgikoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ohitura katolikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Visitatio (argipena)».

Visitatio termino latinoak adierazten du Eliza Katolikoan, elizako hierarkiako nagusi batek bere aginte-alorrean, diozesi edo dena delakoan, egin ohi duen gainbegiratze ekintza. Bisita kanonikoa deritzo oro har, baina Aita Santuaren edo Vatikanoaren aginduz denean, bisita apostolikoa ere esaten zaio. Hierarkiak bisitari bat izendatzen du, eta honek elizbarruti, kongregazio edo pertsona eta leku zehatzak bisitatuko ditu, fedeari eta diziplinari eusteko eta, kasu batzuetan, gehiegikeriak zuzentzeko ere.

Egoitza Santuak bisitari apostoliko bat izendatzen duenean, halako helburuz egin ohi du «Elizako institutu bat ebaluatzeko, hala nola mintegi bat, elizbarruti bat edo institutu erlijioso bat [...], kasuan kasuko institutuari Elizaren bizitzan bere funtzioa betetzen duen modua hobetzen laguntzeko».[1] Esate baterako, 2023an Bilboko seminarioak eta elizbarrutiak Frantzisko Aita Santuak izendatutako bisitari apostolikoa jaso zuen bisitan, Milton Luis Troccoli Uruguaiko Este-Minaseko Maldonado-Puntako gotzaina.[2]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Glossary of Terms - Congregation for the Doctrine of the Faith» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).
  2. «Vatikanoaren bisita apostolikoa Bilboko Seminariora» webcache.googleusercontent.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]