Volcán de Fuego
Appearance
Volcán de Fuego | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.765 m |
Mota | mendi eta Sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°28′29″N 90°52′51″W / 14.4747°N 90.8808°W |
Mendikatea | Sierra Madre |
Estatu burujabe | Guatemala |
Volcán de Fuego hegoaldeko Guatemalako sumendi aktiboa da. Sacatepéquez, Escuintla eta Chimaltenango departamenduen artean dago, Antigua Guatemala hiritik 16 km hego-mendebaldera. Erupzio bortitzak izaten ditu[1].
2018ko ekainaren 4an erupzio handia izan zuen Fuego sumendiak eta gutxienez 75 hil eragin zituen. Ia 2 000 000 pertsonari eragin zion, etxetik alde egitera behartuz edo zaurituz. Errautsak 10 000 metrora ere iritsi ziren eta lainoak hainbat egunez estali zuen lurraldea. Sumendia erupzioan sartzen zen urte bereko bigarren aldia zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Guatemala's Volcano of Fire erupts; 33,000 evacuated Usatoday30.usatoday.com
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Guatemalako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |