Voronezh ibaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Voronezh
Воро́неж (errusieraz)
Остров 15.05.JPG
Datu orokorrak
Luzera 342 km
Geografia
Koordenatuak 51° 31′ 36″ N, 39° 05′ 12″ E / 51.526666666667°N,39.086666666667°E / 51.526666666667; 39.086666666667Koordenatuak: 51° 31′ 36″ N, 39° 05′ 12″ E / 51.526666666667°N,39.086666666667°E / 51.526666666667; 39.086666666667
Herrialdea Errusia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 21.600 km²
Bokalea Don

Voronezh (errusieraz: Воро́неж) mendebaldeko Errusiako ibaia da, Tambov, Lipetsk eta Voronezh oblastak zeharkatzen dituena. Don ibaiaren ezkerraldeko adarra da. 342 km luze da eta 21.600 km²ko arroa drainatzen du.

Ibai ertzeko hiri nagusiak Lipetsk eta Voronezh dira.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Voronezh ibaiaren emaria 1932-1985 bitartean neurtu zen Lipetsken.[1] Ibaiak 15.300 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 71. Emari handiena apirilean du (335 m³/s) eta txikiena abuztuan (16,2 m³/s).

Voronezh ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Lipetsken neurtuak
Datuak: 1932 eta 1985 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Voronezh ibaia Lipetsken Webworld.unesco.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Voronezh ibaia Aldatu lotura Wikidatan