Vostok-2

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vostok kapsularen maketa bat.

Vostok-2 Sobietar Batasunak (SESB), espazioratuko gizaki batek lehen aldiz orbita anitz burutzeko erabili zuen espazio-ontzia dugu. German Titov izan zen 1961-eko abuztuaren 6an Vostok-2 espazio-ontzi barnean Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik lur plantetatik lehen aldiz lurrari bira bete baino gehiago eman ziona, zehazki 17,5 bira bete burutu zituen hortarako egun bat, ordu bat eta hemezortzi minutu behar izan zituelarik. Sergei Korolev-ek eta bere ingeniariek diseinaturiko gailua dugu.


Vostok programako espaziountziek bi zati nagusi zituzten:

-Atmosferan sartzeko modulu esferiko bat (2460 kilo, 2,3 metroko diametroa). Modulu honen barnean zihoan kosmonauta hala nola zenbait gailu eta bertatik ateratzeko sistemak.

-Erregaia eta motoreak gordetzen zituen instrumentu modulu konikoa (2270 kilo, 2,25 metro luze eta 2,43 metro zabal).

Behin Vostok kapsula atmosferan sartzen zenean gutxi gora behera 7000 metrotara kosmonauta bertatik jaurtitzen zen jausgailuz, kapsulak ere bere jausgailuak zituen eta horrela biek lur hartzen zuten.