Voyeurismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Voyeur bat bikote baten zelatan.

Giza sexualitatean eta psikologian, voyeurismoa edo begirazaletasuna (frantsesezko voyeur hitzetik, euskaraz begiratzen duena) beste pertsonak biluzik edo sexu harremanetan ikusteko irrikazko portaera da. Voyeur edo begiratzen duenak sexu kitzikapena lortzen du portaera horri esker, askotan masturbazioaren laguntzaz. Voyeurismoak era askotako iharduerak biltzen ditu: hondartzetan beste pertsonak batzuen biluztasuna begiradaz bilatzea, kalean beren automobiletan koitoan ari diren bikoteen zelatan egotea, etabar. Voyeurismotzat jotzen dira orobat pertsonen biluztasuna edo sexu harremanak argazkiz eta bideoz jasotzea.

Herrialde batzuetan delitutzat hartzen den portaera da, sexu erasotzat joz. Beste batzuetan berriz, Estatu Batuetako estatu batzuetan kasu, bideozko voyeruismoa soilik jotzen da delitutzat. Oro har, parafilia edo portaera anormal moduan hartzen den joera da. OMS osasun erakundeak gaixotasun edo nahasmen psikiatrikotzat jotzen du [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Voyeurismo Aldatu lotura Wikidatan