Masturbazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gizon masturbazioa
Emakume masturbazioa

Masturbazioa gozamen sexuala edo orgasmoa lortzeko organo sexualak kitzikatzea da[1], normalean sarketatik kanpo edo horren aurrekari bezala. Estimulazioa lortzeko erabili daitezke eskuak, behatzak, eguneroko objektuak, sexu-jostailuak (adibidez, dildo bat) edo horien arteko konbinazio bat. Masturbazioa norbere organoak kitzikatzea izan ohi da gehienetan, nahiz eta bikote barruan batak bestearenak kitzikatzea ere izan daitekeen.

Mendeetan zehar tabu sendoak egon dira masturbazioaren inguruan. Gizarterik puritanoenetan masturbazioa erabat gaitzetsi izan da eta era guztietako bitartekoak jarri izan dira ekintza hau errotik mozteko. Sigmund Freudek XX. mendean agertarazi zuenez, masturbazioa ordura arte uste zena baino fenomeno askoz hedatuagoa zen. Havelock Ellis bere garaikideak beste tabu garrantzitsu bat ezabatu zuen, emakumezkoak gizonezkoak beste masturbatzen direla agertarazi zuenean. Izan ere, ordura arte masturbazioa gizonezkoen praktika sexuala zela uste zen; ikerketa honetatik abiatuta, emakumeen sexualitateari buruzko beste hainbat tabu ezabatu ziren [2] . Masturbazio motak desberdinak dira gizonezko eta emakumezkoen artean. Gizonezkoak orokorrean eskuaz zakila inguratuz eta goitik beherako mugimenduak eginez masturbatzen dira. Emakumeak beraien bagina eta klitoria igurtziz masturbatu ohi dira. Gaur egungo medikuntzak masturbazioa ekintza psikologiko normala dela adierazten du[3][4], eta ez da aurkitu inongo harremanik masturbazioaren eta gaixotasun psikologikoen artean[5].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologia zaila du masturbazio hitzak. Latineko masturbari hitzetik dator eta hitz teknikoagoa den onanismoren parekoa da. Latunezko aditzaren jatorria ezezaguna da. Etor liteke antzinako grezierako μέζεα hitzetik (genitalak) edo idatzita ikusi ez den *manusturpare hitzetik etorri[6].

Terminologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masturbazio hitza da praktikari ematen zaion hitz formala, baina eguneroko hizkeran beste hitz asko erabiltzen dira. "Norberarekin jolasten" edo "Norberari plazera ematen" kontzeptuak erabil daitezke eufemismo gisa, edo gizonezkoen masturbazioan kanpaia jo[7], idiarena jo[8], erruberan egin, eragin, partxisean aritu, Santa Ageda kantatu, astindu bat eman, eskopeta garbitu, adarra jo, eskulanak egin[9]; emakumezkoen kasuan behatza-sartu, txipiroia garbitu, ikutu, sagua klikatu, panderoa jo, atzamarrarekin ibili, eskulanak egin bezalakoak erabiltzen dira[10]. Ingurune erlijiosoetan eta hiztegi zaharretan "norberaz abusatu" edo "autopoluzio" bezalko kontzeptuak agertzen zire[11]n. Hala ere, existitzen diren eufemismo eta disfemismo guztiak kontaezinak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Your Guide to Masturbation», WebMD, http://www.webmd.com/sex-relationships/guide/masturbation-guide. Noiz kontsultatua: 2018-06-03  .
  2. (Ingelesez)  Ellis, Havelock (2004-10-08), [http://www.gutenberg.org/etext/13610 Studies in the Psychology of Sex, Volume 1 The Evolution of Modesty; The Phenomena of Sexual Periodicity; Auto-Erotism], http://www.gutenberg.org/etext/13610. Noiz kontsultatua: 2018-06-03  .
  3.   1920-2012., Szasz, Thomas, (1974, ©1973), The second sin, Routledge & Kegan Paul, ISBN 0710077572, PMC 4813855, https://www.worldcat.org/oclc/4813855  .
  4. (Ingelesez)  Patton, Michael S. (1985-06), «Masturbation from Judaism to Victorianism», Journal of Religion & Health (2): 133–146, doi:10.1007/bf01532257, ISSN 0022-4197, https://link.springer.com/article/10.1007/BF01532257. Noiz kontsultatua: 2018-06-03  .
  5.   Masturbation as a means of achieving sexual health, Haworth Press, 2003, ISBN 0789020475, PMC 50913590, https://www.worldcat.org/oclc/50913590  .
  6.   John), Dally, Peter (Peter (1975), The fantasy factor, Weidenfeld and Nicolson, ISBN 0297769456, PMC 1694576, https://www.worldcat.org/oclc/1694576  .
  7. (Ingelesez)  «kanpaia jo | Gaurko hitza», Gaurko hitza, http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/kanpaia-jo. Noiz kontsultatua: 2018-06-03  .
  8.   «Euskaltzaindiaren Hiztegia», www.euskaltzaindia.eus, http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=idi&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai. Noiz kontsultatua: 2018-06-03  .
  9.   «kanpaia jo - Hiztegia - Gazte gara gazte», gazteak.ahotsak.eus, http://gazteak.ahotsak.eus/gazte-hiztegia/sarrera/kanpaia-jo. Noiz kontsultatua: 2018-06-03  .
  10.   «behatza(k) sartu - Hiztegia - Gazte gara gazte», gazteak.ahotsak.eus, http://gazteak.ahotsak.eus/gazte-hiztegia/sarrera/behatzak-sartu. Noiz kontsultatua: 2018-06-03  .
  11.   «Masturbation and the Bible», www.ldolphin.org, http://www.ldolphin.org/Mast.shtml. Noiz kontsultatua: 2018-06-03  .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Masturbazio Aldatu lotura Wikidatan