Vuk Branković
Vuk Branković | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kosovo, 1345 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Serbiako Despotatua |
Heriotza | Kosovo, 1397ko azaroaren 14a (51/52 urte) |
Hobiratze lekua | Agiou Pavlou monastery (en) Hilandar monasterioa |
Familia | |
Aita | Branko Mladenović |
Ama | NN |
Ezkontidea(k) | Mara Lazarevic Brankovic (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Branković dynasty (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Serbiako Eliza Ortodoxoa |
Vuk Branković serbieraz: Вук Бранковић (1345 — 1397ko urriaren 6a) Erdi Aroko aitoren-seme kosovarra izan zen, Raška-Kosovoko knez edo printzea. Branković dinastiakoa zen eta bere hiriburua Pristinan zegoen. Serbiako tradizio literarioan traidoretzat jotzen dute.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Branković familia boteretsua zen eta haren arbasoen artean Serbiako tronua bete zuten pertsonak zeuden. Vuk-ek berak Mara printsesarekin ezkondu zen; Mara Milica Nemanjić printsesaren Lazar Serbiakoa erregearen alaba zen, azken hau Nemanjić dinastiakoa, hegoaldeko serbiarren erregea. Vuk Lazarren armadaren jenerala zen, bestetik. Vuken lurrak mendebaldean Prizrenen eta Skopjen zeuden.
1396an, Nicopolis guduan gurutzatuekin bat egin zuen otomandarren aurka borrokatzeko. Gudua otomandarrek irabazi ondoren, Beyazid I.a sultanak Vuk Brankovići lur gehienak kendu zizkion, Stefan Lazarevići emateko. 1397an, Vuk, otomandarren preso, ziega batean hil egin zen.[1][2]
Vuk hil ondoren, haren semeak, Đurađ, Kosovoko printzeak, Serbiako tronua erreklamatu zuen, horretarako Stefan Lazarević printzeari aurre eginez; Stefan Lazar printzearen semea eta Stefanen lehengusua zen. Azkenik, biek arteko bakea egin zuten eta, 1413an, Otomandar Inperioari aurre egin zioten. 1427an Stefan Lazarević bat-batean hil egin zen eta, horrela, 1429an, Đurađ Serbia osoko printzea bezala onartua izan zen.
Vuk Branković kondairan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Serbiako epikan eta, orokorrean, herri-tradizioan Vuk Branković traidore bezala aurkeztua izan da. Hori baieztatzeko ez dago inongo dokumentaziorik baina horren arabera, Vuk-ek, bere familiaren izenean, 1389an, Kosovoko guduan hartu zuen parte eta gertaera hartan Lazar printzeari traizioa egin omen zion. Horrela jaso izan da ahozko poesia epiko serbiarrean.