W eta Z bosoi
W eta Z bosoi | |
---|---|
Konposaketa | W boson (en) () Z boson (en) () |
Elkarreraginak | elkarrekintza nuklear ahul eta grabitazio |
Aurkitua | list of values as qualifiers (en) 1983 |
Bataz besteko bizitza | 0 s |
Karga elektrikoa | 0 e eta 0 e |
W eta Z bosoiak elkarreragin nuklear ahularen partikula bitartekariak dira, naturako lau funtsezko elkarreraginetako bat. Masa handiko hiru partikula mota dira, oro har beste partikula batzuen (leptoiak eta quarkak) zaporea aldatzeaz arduratzen direnak.
CERNean aurkituak izan ziren 1983an, euren existentzia eta ezaugarri orokorrak askoz lehenago aurresanak izan ziren arren. W bosoiak izen hau ingelesezko weak hitzagatik jasotzen du, bereizten duen elkarreragin ahulagatik. Z bosoiak bere izena, aurkitua izan zen azkena izanagatik jasoko zuen, edo "zero" karga elektrikoa izateagatik agian. Tarteko bosoi bezala ere ezagutzen dira.
Propietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi W bosoi mota daude: bat karga elektriko positiboarekin, funtsezko kargaren parekoa, eta bestea karga berarekin baina negatiboa. W+ eta W- bezala irudikatzen dira, eta biak dira elkarren antipartikula. Z bosoia elektrikoki neutroa da, eta bera da bere antipartikula propioa.
Hiru bosoi motak oso masiboak dira funtsezko partikulak izateko. W bosoiek 80,4 GeV/c2eko masa dute, eta Z bosoiak 91,2 GeV/c2ekoa. Burdin nukleoak baino masiboagoak dira, elkarrekintza honen eragina hain distantzia txikietan gertatzea ongi azaltzen duena, 10-18 metroko neurrian.
Hiru bosoiek 1 spina dute, eta 10-25 segundoko batez besteko bizi iraupen oso laburra.