Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Elkarrekintza nuklear ahula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elkarrekintza nuklear ahul» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Beta desintegrazioa posible da elkarreragin nuklear ahulari esker.

Elkarrekintza nuklear ahula, batzuetan indar ahula edo indar nuklear ahula gisa izendatua, naturako lau oinarrizko indarretako bat da. Desintegrazio erradioaktiboaren erantzulea da. Efekturik ezagunena beta desintegrazioa eta erradiaktibitatea da. "Ahula" hitza erabiltzen da bere indarra elkarrekintza nuklear bortitza baino aldiz txikiagoa delako; hala ere interakzio hau grabitazioa baino indartsuagoa da distantzia laburretan.

Partikulen fisikako Eredu Estandarrean elkarrekintza ahula W eta Z bosoien partekatzearen ondorioa dela esaten da, eta Heisenbergen ziurgabetasun printzipioa jarraituz oso bizitza laburrekoak, horrela azalduz indar honen irismen hain txikia.