Wait Until Dark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wait Until Dark
Filma
Jatorrizko izena Wait Until Dark
Urtea 1967
Generoa polizia filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 107 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Terence Young
Antzezlea(k)
Audrey Hepburn
Alan Arkin
Richard Crenna
Efrem Zimbalist, Jr.
Jack Weston
Jean Del Val
Mel Ferrer
Samantha Jones







Ekoizpena
Ekoizlea Mel Ferrer
Konpainia ekoizlea Warner Bros.
Warner Bros.-Seven Arts

Edizioa Gene Milford
Bestelako lanak
Musikagilea Henry Mancini
Argazki-zuzendaria Charles Lang
Sariak
Kanpo loturak

Wait Until Dark (euskaraz Itxaron Ilundu Arte) 1967ko Terence Young ingeles zinema zuzendariak zuzendutako suspensezko thriller psikologiko filma bat da. Frederick Knott antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Audrey Hepburn, Alan Arkin eta Richard Crenna aktoreek antzeztu zuten.

Audrey Hepburn aktorearen antzezpen bikainak 1967ko Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, baina azkenean saria urte hartan Guess Who's Coming to Dinner (Asma Ezazu Nor Datorren Afaltzera) filma antzeztu zuen Katharine Hepburn aktoreak irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sam Hendrix (Efrem Zimbalist Jr.) argazkilariak Montreal-New York arteko hegaldi batean zehar ustezko modelo bat (Samantha Jones) ezagutuko du. Neskak drogaz betetako panpina bat darama eta Sam ohartu gabe hark jada oparitarako zeraman beste panpin batengatik ordezkatuko du. Gerora, New Yorken, bi gaizkile (Richard Crenna eta Jack Weston) eta Roat (Alan Arkin) izeneko kriminal gupidagabea argazkilariaren pisuan sartu eta droga berreskuratzen saiatuko dira, aurretik Roatek traizioa egin zien modeloa erail duelarik. Heuren solasa Susyren (Audrey Hepburn) ailegatzeak etengo du, Samen emazte itsua, pisuan gaizkileekin bakarrik eta oso egoera arriskutsuan geldituz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]