Wikipedia:Bozketak/Liburu eta abarren izenburuen hizkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
  • Gaia: Liburu, film eta antzeko beste lanen izenburuak jatorrizko hizkuntzan mantentzeko edo euskarara itxultzeko dudak sortzen dira artikuluak sortzean. Hori dela eta, bozketa honetan arazo honi irteera bat aurkitu behar zaio.

Alfabeto ezezagun bateko izenburuekin ez dut uste arazorik dagoenik (txitarra, arabiarra... bezalako alfabetoak esan nahi dut), euskarara itzultzea baino ez zaigu geratzen, zerbait ulertzea nahi badugu. Baina, zer egin alemanez, ingelesez etab. bezalako hizkuntzetan badaude?

Adibidez, Mein Kampf (alemanez) edo Nire Borroka deitu beharko litzateke artikulua? Erabakitzen dena erabakita, bestearekin birzuzenketak egitearen kontua ez dut aipatuko ere. Hau da, euskaraz izendatzea erabakitzen bada jatorrizkoarekin birzuzenketa bat egin eta alderantziz.

Ados: Izenbururaren euskarazko itzulpena jarri.
Aurka: Jatorrizko hizkuntzan mantendu.
  • Lankidea: Barrie
  • Iraupena: Urriaren 29tik azaroaren 3a arte (5 egun).

Ados[aldatu iturburu kodea]

Aurka[aldatu iturburu kodea]

  1. Barrie(postontzia) 18:18, 29 Urria 2006 (UTC). Ez badago itzulpen ofizial bat gatazkak sortu daitezkeela suposatzen dut.
  2. -Theklan; (zer?) 19:18, 29 Urria 2006 (UTC) Euskarazko itzulpen bat badago (adibidez, Eraztunen Jauna) euskaraz jarriko nuke nagusia eta jatorrizko hizkuntzatik birzuzenketa bat egin. Egon ezean orijinala jarriko nuke eta euskarazko balizko itzulpenatik birzuzenketa.
  3. TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:26, 29 Urria 2006 (UTC) Izenburu bat ezin da euskaraz jarri itzulpen ofizialik ez badauka, bestela bakoitzak izen desberdina erabaki dezake. Nik ingelesezkoa, alemanezkoa, edo dena delakoa mantenduko nuke, eta euskarazko izenburua nahi izanez gero horretara birzuzendu. Jatorrizko liburua ingelesezkoa bada, eta euskarazko itzulpen ofiziala baldin badu, adibidez, euskarazkoa jarri beharko genuke.
  4. Katxijasotzaile(erantzunak hemen) 19:40, 29 Urria 2006 (UTC). Euskarazko itzulpenik ezean, jatorrizko hizkuntzan.
  5. Usogorri; (postontzia) 09:04, 31 Urria 2006 (UTC) Barrirekin luze eztabaidan egin ostean, zera konturatu gara, badaudela pelikula (eta liburu) asko non gaztelaniazko izenburuaren itzulpena guztiz librea den, esaterako Some Like it Hot, gaztelaniaz Con faldas y a lo loco dena. Baliteke jendeak gaztelaniazko izenburuaren bila ibiltzea, benetazko izenburua zein den ez dakitelako (edo berdintsua delakoan), beraz nahiz eta orri nagusia benetazko izenburupean egon, gaztelaniazko izenburuarekin orriak sortzea ere proposatzen dut, orri nagusietara berbideratuak.
  6. Uterga(postontzia) Orain arte hala jokatu dut nik, hoberena zelakoan. Dena den, hainbat hizkuntzarekin (errusierarekin, txinerarekin, japonierarekin...) arazoak sor litezke alfabetoa ere aldatzen delako.
  • Ados: 0 bozka
  • Aurka: 6 bozka