Wikipedia:Txata

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orrialde honetan wikilarien artean hitz egiteko IRC kateetara nola konektatu azaltzen da. IRC sare ezberdinak existitzen dira, eta bakoitzean kate ezberdinak daude, kate bakoitzean gai ezberdinak jorratzen direlarik. Euskarazko Wikipediarako erabiltzen den sarea freenode izenekoa da, zerbitzaria irc.freenode.org helbidean duena. Eta sare horren barruan #wikipedia-eu izena duen katea da euskarazkoari dagokiona. Beste hizkuntzentzako antzeko kateak daude, amaierako eu hori dagokion hizkuntzaren kodeagatik ordezkatuz.

IRC bezeroak[aldatu iturburu kodea]

Guzti hau jakinda, sare horretara konektatzeko aplikazioa baino ez da behar, hau da, IRC bezero bat. Bezero asko existitzen dira gaur egun, baina interesgarrienak Gaim eta X-Chat dira, biak ere lizentzia askekoak. Horrez gain, Mozilla Firefox nabigatzailea darabilten erabiltzaileentzako Chatzilla oso aukera egokia eta erraza izan daiteke, gehigarri bezala gehitu baitaiteke.

Nola konektatu[aldatu iturburu kodea]

Chatzilla[aldatu iturburu kodea]

Mozilla Firefox nabigatzailearekin batera Chatzilla gehigarria instalatuta duten erabiltzaileek nahikoa dute honako lotura hau jarraitzearekin: irc://irc.freenode.net/wikipedia-eu.

Gaim[aldatu iturburu kodea]

Gaim bat-bateko mezularitzarako zerbitzu ezberdinetan aritzeko prestatuta dago. Txat honetan sartu ahal izateko IRC kontu berri bat sortu beharra dago, irc.freenode.org zerbitzaria erabiltzen duena. Bertara konektatu eta /join #wikipedia-eu komandoaren bitartez egin daiteke katerako sarrera.

IRC komando batzuk[aldatu iturburu kodea]

/nick izena
Zure ezizena aldatzeko.
/join #wikipedia-eu
Kate baten sartzeko.
/server irc.freenode.net
Sarera konektatzeko.
/query erabiltzailea
Elkarrizketa pribatu bat hasteko.
/part #wikipedia-eu
Kate batetik irtetzeko.