Mozilla Firefox

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mozilla Firefox wordmark.svg
Mozilla Firefox 3.5 logo 256.png
Firefox 29.0 on Windows 8.png
Mozilla Firefox 29.0
Garatzailea
Informazio orokorra
Plataforma-anitza
Web nabigatzailea
MPL, MPL/GPL/LGPL lizentzia hirukoitza
Bai

Mozilla Firefox Mozilla Fundazioak garatutako web nabigatzaile librea da, edonork lagundu dezakeena bere bilakaeran, eta euskaraz ere eskaintzen dena. Mozilla Application Suite-en ondorengoa da, eta gaur egun, Mozilla Korporazioak bilakatzen du. Mozilla Firefox Interneteko gehien erabilitako bigarren nabigatzailea da, 2010eko urriaren amaieran, merkatuko %22.82 kuota zuelarik, Net Applications-ek baieztatzen duenez.

Firefox hainbat plataformatan erabil daitekeen web nabigatzailea da, eta Microsoft Windows, Mac OS X, GNU/Linux, eta Unix-en oinarritutako beste hainbat sistemetako, bertsio desberdinetarako baliagarria da. Bere iturri kodea librea da, GPL/LGPL/MPL hirukoitza baten mendean publikatutakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netscapek, Netscape Navigatorren kodea liberatu zuenean, Mozilla proiektua jaio zen. Kodea irekin zuten Microsoften merkatua berreskuratzeko asmoz. Proiektuak berehala lortu zuen software librearen erabiltzaileen konfiantza, eta nabigatzailea zerotik idaztea erabaki zuten. Horretarako, hainbat erreminta plataforma-anitz baliatu zituzten, eta XML lengoaian oinarritu ziren. Garatutako lengoaia berriari XUL deitu zitzaion.

Proiektuaren hasieraz geroztik urte asko pasatu ziren gauzatu arte. Mozillaren 1.0 bertsio egonkorra 2002an iritsi zen, eta bere harrera epela izan zen. Bere hobekuntza, Firefox (izen asko probatu ondoren), 2004an merkaturatu zen, denbora gutxian oihartzun handia lortu zuen, fitxak, arintasuna eta eskaintzen dituen aukera anitzei esker.

Firefoxen abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egunero gero eta jende gehiagok erabiltzen du eta egunero hobetzen doa.
  • Pertsonalizatzeko erraza.
  • Nabigazioa ordenatua, intuitiboa eta azkarra fitxekin.
  • Seguruagoa pop-up blokeoarekin.
  • Markadoreekin gestio errazagoa gogokoekin.
  • Informazioa bilatzea oso erraza integratutako bilatzaileekin.
  • Hizkuntza anitzetan eskaintzen da, eta gehiago egiteko aukera dago.

Antzeko proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mozilla Firefox Aldatu lotura Wikidatan