Wikipedia:Txokoa/2006ko maiatza

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006 urteko maiatzean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Mitologia kategoria falta da[aldatu iturburu kodea]

Mitologia kategoria sortu beharko genuke. Nik uste det mitologia kategoria kultura kategorian egon beharko lukeela, baina erlijio kategoria aisia kategorian dagoenez ez dakit nun ipini mitologia. Gainera, nire aburuz, erlijioa kultura ere bada.

Zer deritzozue? —Arabar (Eztabaida)

Zirriborroak ordenatzen saiatzen[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Zirriborro gehienen jatorriari erreparatuta aldaketa batzuk egin ditut: Orain Huskeria txantiloiak zuzenean jartzen ditu Euskal Herriko Zirriborroak atalean guztiak. Era berean Informatika zirriborroa eta Zientzia zirriborroa egin ditut, kategoriatan ere ordenatzen dituztenak zirriborroak. Lagundu mesedez ordenatzen ikusten dituzuen zirriborroak.—Theklan 20:21, 11 Maiatza 2006 (UTC)

Gaika zirriborroak egitea primeran iruditzen zait. Orriren bat egin beharko da zirriborro txantiloi denak (eta gai denak) ager daitezen, zein erabili jakin ahal izateko. Keta ?! 20:49, 11 Maiatza 2006 (UTC)
Momentuz Mantenu txantiloien kategorian daude.—Theklan 10:51, 12 Maiatza 2006 (UTC)

Loturak ez azpimarratzea[aldatu iturburu kodea]

Euskal wikipedian loturak azpimarratuta azaltzen dira (ez baduzu hobespenetan aukera hori aldatzen). Ikusi dut, adibidez ingelesekoan loturak ez direla azpimarratzen eta niretzako hobeto geratzen da horrela. Batez ere, itxura dela eta diot hau, baina lotura asko daudenean ez da bat ere erraza irakurtzea. Zer diozue?—Barrie 12:04, 24 Maiatza 2006 (UTC)

Zurekin gustiz ados. Behin idatzi nuen arazo honi buruz, eta erantzun zidaten erabiltzaile bakoitzaren hobespenetan egin beharreko kontua zela. Baina Wikipedia behin-edo erabili nahi duen norbaitek, beti azpimarratua ikusiko du, inglesekoan edo frantseskoan ez bezala. Aldatzen saiatu beharko genuke, bai. --josugoni (hemen idatzi) 10:10, 28 Maiatza 2006 (UTC)
Egin dezakeguna, posiblea bada, hobespenetan hasieratik ez-azpimarratze aukera sakatuta egotea eta wikipedia lankideren batek aldatu nahi badu, bere hobespenetan egin dezala. --Pello, bota 16:37, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Izenak, jatorrizkoak edo euskaraz[aldatu iturburu kodea]

Ez dakit liburuen, pelikulen eta beste hainbaten izenak jatorrizko hizkuntzan edo euskarazko itzulpenean jarri behar diren. Nire Borroka liburuan, adibidez, birzuzenketa jarri dut Mein Kampfera, baina egokiagoa iruditzen zait euskaraz jartzen badugu, kontuan eduki behar baita bilaketak nola egingo diren (euskaraz). Bozketa bat sortzeko moduko gaia iruditzen zait.—Barrie 09:42, 28 Maiatza 2006 (UTC)

Euskal wikiatlasa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! Wikipedia hazi eta hazi dabil eta dagoeneko 10.100 artikulutik pasa gara. Egia da gehienak oso xumeak direla eta batez ere Euskal Herriari dagokionak (ez dago Kategoria:Euskal Herriko zirriborroak ikustea besterik). Hala ere modu on bat egon daiteke hauek igotzeko, eta hori ATARI bat sortzea izan daiteke. Beste wikipedia askotan horrelakoak daude, eta egia da jartzen duela gehienetan ez egiteko portalik aritikuluen jarraipena egingo ez bada (hobe irekitzea wikiproiektu bat). Baina nik uste ATLAS bat sortzea ez dela ATARI bat sortzea bezalakoa, ez baititu berriak behar... ezberdina da. Atlas batek atal ezberdinak ditu eta horietako bat ere ez da berriena. Begiratu adibidez: en:Portal:Geography edo en:Portal:Europe

Nire proposamena Euskal WikiAtlas bat egitea da, non modu ordenatuan Euskal Herria kategoria agertuko litzatekeen:

  • Euskal Herria
    • Euskal Herria
    • Ibaiak
    • Mendiak
    • Bestelako geografia artikuluak
  • Herrialdeka
    • Herrialdeak
    • Hiriburuak
    • Udalerriak
  • Hilabeteko artikulua
  • Hedatu behar diren artikuluak
    • Artikulu eskatuak
    • Huskeria zirriborroak
  • Hilabeteko argazkia
  • Eskatutako argazkiak

Zer uste duzue?Theklan 11:33, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Proposamen bat eginda dago eta nahiko ondo funtziona dezake honela nire ustea: Atari:Euskal WikiatlasaTheklan 14:38, 31 Maiatza 2006 (UTC)
Nire ustez ideia ona da, hori mantentzea gainera ez dut uste hainbesteko lana izan daitekeenik. Nigatik aurrera! --TXiKi 14:47, 31 Maiatza 2006 (UTC)
Nire ustez ere primeran. Oso ondo egongo da, gaiko artikuluak ondo antolatuta egoteko. Hala ere, ez al da hobeto Ataria:Euskal Wikiatlasa deitzea, Atari baino? Izatez, ataria da, ez atari. Ah, orain 10.000 artikulutik pasa garela, ez al dago asmorik Azala aldatzeko? Atariak duen antzeko itxurarekin askoz hobeto geratuko litzateke. Keta ?! 16:19, 31 Maiatza 2006 (UTC)
Ba egon naiz begiratzen eta hitz egokia euskaraz ATARI da... baina beno zuek esan nola jarri, oraindik garaiz gabiltza eta nahi izanez gero bozkaketa bat ireki daiteke—Theklan 16:46, 31 Maiatza 2006 (UTC)
Ketarekin guztiz ados. (eta, bide batez, zorionak! theklan, lan polita) --josugoni (hemen idatzi) 16:36, 31 Maiatza 2006 (UTC)
Euskal Herriari buruz ditugun artikuluen edukia hobetzeko balioko duela pentsatzen dut.—Barrie 19:02, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Orain eginda dagoela (Atari:Euskal Wikiatlasa) zuen ekarpenak jasotzeko momentua da (zerbait gehitzekotan egin!). Era berean artikuluak hobetzeko momentua da eta berriak sortzeko gai honekin (ea Huskeria atala ezer gabe uzten dugun!). Azkenik, AZAL berrian ondo legoke horrelako atariek lekua izatea-Theklan 20:59, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Itxaron pixka bat, ez al da hobeto orain hasten gabiltzala izena aldatzea? Nire ustez beharrezkoa da namespacea (nola demontre deitzen da?) Atariara aldatzea. Baita erabilitako txantiloiak, noski. Keta ?! 21:49, 31 Maiatza 2006 (UTC)
Egia esan izen egokia euskaraz Atari litzateke, ez baitu a itsasia... baina nahi izanez gero aldatzen dugu!-Theklan 22:09, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Kudeatzaileentzako oharra, ezabatzekoa[aldatu iturburu kodea]

Ez dakit hau den tokirik egokiena idatziko dudana idazteko, baina non jarri ez dakidanez, hemen jarri dut; gainera saiatu naiz beste toki batzutan jartzen eta ezin izan dut.

Gehien bat nik txarto egindako gauzak Wikipediaren kudeaketan aritzen zaretenok konpon ditzazuela eskatzeko da.

Sortutako arazotxoak konpondu eta gero, ezabatu ahal dira lerro hauek.

Aspaldian, txantiloiak zelan erabiltzen ziren jakin barik ere, zuhaitz batzuei buruzko artikuluak sartu nituen, eta horretarako txantiloi batzuk ere.

Joan den astean, haien antzeko beste artikulu batzuk sartzeko asmoz, ingelesezko Wikipedian prestatu duten “Taxobox” txantiloi berria itzultzen saiatu naiz, eta baita ere, Wikipedia horretan txantiloi horren inguruan prestatutako laguntza batzuk.

Horren ondorioz aspaldian nik jarri nituen, gaur egun inork erabiltzen ez dituen eta ezertarako balio ez duten 'divisio', 'regnum' eta 'species' txantiloiak ezabatu behar direla ikusi dut, baina nik ezin dut hori egin.

Bestalde, sobran dauden nik jarritako txantiloiak zeintzuk diren ikusteko ‘’Unused templates” orri berezian sartu naiz (bide batez, zergatik ez zaio aldatzen izenburua eta kategoriekin egin den bezala Erabili gabeko txantiloiak jarri[1]); bertan nire ustez txantiloiak izan beharko ez ziren Maiatza 26 antzeko txantiloi asko aurkitzean saiatu naiz egutegi baten antzeko bat prestatzen eta 'Egutegi_2006_maiatza_iturria', 'Egutegi_2006_maiatza' eta 'Egutegi_maiatza' txantiloiak sartu ditut, baina gero Maiatzaren 26 artikuluan (eta honen antzekoetan[2]) ikusi dut dagoeneko badaudela sartuta nik sartu ditudan txantiloiek egin behar zutena egiten duten beste txantiloi batzuk; beraz ahal baduzue ken itzazue nik sartutako azken hiru txantiloi horiek ere.

Azkenik, “taxobox” txantiloia zelan erabili behar den erakusteko 'Taxotaula_bat_eratzeko_era' artikulua jarri dut, baina beste Wikipedietan egin dutena ikusita, konturatu naiz laguntza hori ez dela entziklopediaren benetako artikulu bat entziklopedia erabiltzeko laguntza baino, eta horren ondorioz hobe dagoela Wikipedia:Taxotaula_bat_eratzeko_era orrian eta hor ere jarri dut. Beraz 'Taxotaula_bat_eratzeko_orria' ere ezabatu behar izango duzue.

Sentitzen dut kudeatzaile zaretenoi hainbeste lana ematea; baina argi eta garbi dago bakarrik gauzak txukun egiteko gai ez naizenik.

Jon Peli Oleaga 18:24, 31 Maiatza 2006 (UTC)

  1. Sartu nintzenetik egoera apur bat aldatu dela uste badut ere bazeuden, nire ustez, aldatu beharreko beste izen batzuk ere; esate baterako Irudi gehien dituzten orriaken ordez gehien deitutako (edo lotutako, edo erabilitako) irudiak jarri beharko zela uste dut, eta Argipen orriak barik Argipen orritara bidaltzen duten orriak edo horrelako gauzaren bat; orri berezi horretan agertzen den zerrenda ez da eta argipen orri guztiena, argipen orritara bidaltzen duten orriena baino; gainera argipen orri batzutan mezu berezi baten bidez ondo aholkatzen den legez, aldatu beharreko orriak argipen orritara bidaltzen gaituenak dira.
  2. Nire ustez erabili gabeko Maiatza 26 moduko txantiloietan sartuta dagoen informazioa Maiatzaren 26 artikuluen moduko artikuluetan jarri beharko zen, eta gero txantiloiak ezabatu. Artikulu horietan dagoen egutegiarekin asko errazten da egun bateko informaziotik beste egun batekora igarotzea