Wikipedia:Txokoa/2012ko abendua
Euskalbar 3.11 argitaratu dute
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Assar lankideak eta Julen Ruizek Firefox nabigagailurako Euskalbar gehigarriaren bertsio berria argitaratu berri dute. Egunero euskal hiztegiak erabiltzen aritzen garenontzat ezinbesteko bihurtu den tresna zoragarri horren bertsio berriarekin, Euskaltermen kontsultatzeko aukera ezarri dute berriro. Azalpen gehiago, hemen: http://euskalbar.eu/euskalbar-3-11-euskalterm-berriro-kontsultatzeko-moduan/
Mila milioi esker, Asier eta Julen! --Xabier Armendaritz 2012-12-03, 11:58 (Eguzk.)
- You're welcome ;) Bide batez, Assar eta Julen lankideak.--Assar; (erantzun hemen) 15:27, 3 abendua 2012 (UTC)
Azala nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arratsaldeon. Azal nagusiko beste hizkuntzerako Wikipedien sailean aldaketa bat egin beharko litzateke: Nederlanderazko Wikipediak jada 1.000.000 artikulu ditu eta Estonierazko Wikipedia eta Hindizko Wikipediak 100.000 artikuluen kopurua iragan dute. -Euskalduna, 17:41, 2012ko irailaren 1a (UTC)
- Egina - --Joxemai; (erantzunak) 15:47, 1 iraila 2012 (UTC)
Nabigazio kutxaren txantiloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunon. Txantiloi:Nabigazio kutxa txantiloiak itxura akatsa duela eta hura agertzen den artikulu guztietan errepikatzen dela ikusi dut: bertan burututako aldaketen ondorioz bere izenburua zentratua agertu beharrean, ezkerrera lekualdatua agertzan baita (ikus Txantiloi:Goierriko udalerri aurkibidearen goiko gezitxoa sakatuz). Eskua sartzen saiatu naiz, baina bere konplexutasuna dela eta, ez dakit akatsa non duen. Norbaitek akats hori zuzenduko baluke eskertuko nioke.
-Euskalduna, 9:27, 2012ko azaroaren 10a (UTC)
- Egina - Euskalduna, 0:02, 2012ko abenduaren 1a (UTC)
Ezabatzeko dauden artikuluak sortzeko aukera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Elhuyarrek egin behar zituen hainbat artikulu azkenean ez dituzte egin eta Kategoria:Ezabatzeko atalean ikusi ahal dituzue. Teorian horiek dira hainbat wikipediatan existitzen diren artikuluak, gurean ez daudenak. Nire proposamena (eta azken egunetan egiten ari naizena) horiek ezabatu beharrean sortzea litzateke; azken finean, Wikipedia askotan agertzen diren gaiak dira eta guk ez ditugu landu! Gainera gehienek aukera ederra ematen dute kategorizazioak egiteko eta ordena pixka bat jartzeko. -Theklan · · 18:03, 29 abendua 2012 (UTC)