Wikipedia:Txokoa/2012ko otsaila
MediaWiki 1.19
[aldatu | aldatu iturburu kodea](Apologies if this message isn't in your language.) The Wikimedia Foundation is planning to upgrade MediaWiki (the software powering this wiki) to its latest version this month. You can help to test it before it is enabled, to avoid disruption and breakage. More information is available in the full announcement. Thank you for your understanding.
Guillaume Paumier, via the Global message delivery system (wrong page? You can fix it.). 14:58, 12 otsaila 2012 (UTC)
Wikikat: Artikuluen kategoriak errazago esleitzeko aplikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo gabon. Artikulu berriak sortzean, askotan lanik zailena niretzat artikulua zein kategoriatan sartu behar dudan erabakitzea da. Lan hori errazten duen Firefoxerako hedapen bat sortu dut, Wikikat izenekoa. Aplikazio hau Firefox gainean instalatu behar da. Hemendik deskargatuta instalatu daiteke. Aplikazioa nola instalatu behar den eta nola funtzionatzen duen ikusteko, begiratu bideo hau.--Assar; (erantzun hemen) 22:09, 15 otsaila 2012 (UTC)
- Primeran dabil, eskerrik asko! --Xabier Armendaritz 2012-02-24, 08:57
Kaixo berriro. Wikipediaren HTML edukian aldaketa bat egin dute, eta jadanik Wikikatek ez du funtzionatzen. Aldaketak egin eta bertsio berria igo dut Google Code gunera. Hemen dago, inork erabili nahi badu. Arazotxo bat besterik ez du, ez dakit zergatik, "es" hizkuntza jatorri modura erabiltzen denean ez dabil; beraz, beste hizkuntzaren bat ("en", "de" edo "fr") erabiltzea gomendatzen dut.--Assar; (erantzun hemen) 22:26, 7 martxoa 2012 (UTC)
- Eskerrik asko, Asier! Hain tresna baliagarria izatera ohituta, ikaragarri nabaritu dut haren falta. Oso ondo dabil.
- Hori bai, harritu nauen txikikeria bat ikusi diot: sorburu hizkuntzako interwikia lehenengo lerroan geratzen da, bereizita; gero lerro bat, hutsik; eta azkenik gainerako interwikiak eta kategoriak. Aurreko bertsioa ondo zebilenean, sorburu hizkuntzako interwikia gainerako interwikien artean azaltzen zen, zegokion tokian. Txikikeria da, gainerakoan oso ondo baitabil. Jakin dezazun baino ez dut esan. --Xabier Armendaritz 2012-03-07, 22:37
Wikikat 2.0
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kodea aldatu dut, beste modu batera kontsultatzen dira wikipediako orriak orain, eta zailagoa da zuk diozun hori egitea. Dena den, denborarekin saiatuko naiz aldatzen.--Assar; (erantzun hemen) 22:48, 7 martxoa 2012 (UTC) Gabon berriro. Pare bat astez gehigarriari bueltak ematen aritu ondoren, Wikikaten 2.0 bertsioa atera dut. Berritasun nagusia kategoriak Wikikatetik zuzenean sortzeko aukera da. Begiratu bideo berria. Instalatzeko, deskargatu hemendik.--Assar; (erantzun hemen) 22:43, 20 martxoa 2012 (UTC)
- Bikaina! Milesker hartutako lan guztiarengatik. Pare bat proba eginda, egiaztatu dut lehendik ere oso ona zen tresna orain are hobea dela, eta egin duzun laguntza bideoa ere oso argigarria da, nola erabili jakiteko. Nik behintzat asko erabiliko dut. --Xabier Armendaritz 2012-03-21, 08:18
Eusko Jaurlaritzaren asmoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzo Gasteizen bildu ginen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bi ordezkari (Ane Crespo eta Xabier Zabaltza) eta bi wikilari (Unai eta biok). Eusko Jaurlaritzatik jaso genuen deia: beren asmoen berri eman nahi ziguten, eta gure iritziak jaso. Laburpentxo bat:
- Eusko Jaurlaritzaren asmoa da euskal Wikipedia osatzeko laguntza ematen jarraitzea. Aurten, 100.000 euro bideratuko ditu horretara (iaz 200.000 izan ziren). Ondo bidean, beste bizpahiru urtez laguntza ematen jarraituko dute.
- Asmoa da laguntza hori batez ere euskal Wikipedian falta diren edo labur samarrak diren artikulu garrantzitsuak lantzera bideratzea. Beharbada, diru kopururen bat emango dute Wikipedia honetan ekarpen eta wikilari gehiago izan ditzagun sustatzeko. Adierazi zaie institutuetan sustapen lan hori irakasleekin egin beharko litzatekeela; izan ere, ekarpenak zuzenean ikasleek egiten dituztenean, kalitatearen aldetik nahiko eskasak izaten dira. Hobe litzateke artikuluak ikasleek taldeka egitea eta, irakasleak gainbegiratu ondoren, erreferentziez eta gramatikaz ondo jantzita wikipediaratzea. Era berean, adierazi zaie unibertsitateetan beharbada irakasleei proposa dakiekeela Wikipedian artikuluak sortu edo osatzeko aukera jar diezaietela ikasleei, notarako balio duen lantzat.
- Eusko Jaurlaritzaren egile eskubideak dituzten lan guztiak (liburuak, argazkiak...) Wikipedian erabiltzeko moduko lizentzia librearekin argitaratzeko erabakia hartuta dago. Besteak beste, Lur entziklopedien testuak Open Data Euskadi webgunean argitaratzeko agindua emanda dago; informatikariek lan karga handia dutelako ez dira argitaratu oraindik.
- Bidegileak bildumako liburuez galdetu zitzaien, zehazki. Esan zigutenez, hasierako liburuen egile eskubideak ez dira Eusko Jaurlaritzarenak, baina bai azkenekoenak; azken horiei lehenbailehen lizentzia librea jartzeko eskaera dagokionari bidaliko diotela hitzeman zuten.
- Hiru.com webguneko edukia ere aipatu zen bileran (CC-BY-NC-SA lizentzia duenez, ezin da Wikipedian erabili). Geroago Mikel wikilariak esan digu, berari Hirukoek adierazi ziotenez, horko eduki batzuen jabetza eskubidea ezingo dela askatu, baina badutela beren esku dagoena behintzat lizentzia librearekin jartzeko asmoa.
- Jaurlaritzakoek Auñamendi entziklopediaren arduradunekin harremanak badituzte, eta ez omen dago inolako arazorik Lur entziklopedietan antz-antzeko edukia duten artikuluak direla eta. Nork nondik kopiatu zuen jakitea oso zaila da, Lur entziklopedietako lantaldea aspaldi desegin zelako, baina artikulu horiengatik ez dago arazorik Auñamendikoen aldetik.
- Auñamendi entziklopediako edo Elhuyarren entziklopediaren bateko edukien jabetza eskubideak erosteko aukera aipatu zen, baina halako edukiak sortzea lan handia denez oso garesti saltzen dira; gainera, eduki horiek Interneten dohainik daude kontsultagai. Beraz, Jaurlaritzak ez du lehentasunekotzat jotzen.
Beste proposamenik baldin baduzue, edo Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen eta lizentzia librearekin jarriz gero Wikipedia hau aberastuko lukeen beste edukiren bat bururatzen bazaizue, gustura entzungo luketela esan ziguten Jaurlaritzakoek. --Xabier Armendaritz 2012-02-24, 09:39
- Nire iritziz aurten diru hori jada artikuluen sorkuntza edo hobetzean baino euskarazko Wikipediaren propaganda eta hedapenean xahutu behar litzateke: ikastetxe, institutu, unibertsitate, Konekta zaitez bulegoak, nahiz jubilatuen elkarteak eta kultur edo euskara elkarteetan euskarazko Wikipediaren ezagutza, artikulugintza eta erabilera jende gazte, heldu nahiz adinekoen artean sustatzeko. Baita ikasle gazteei Wikipedia egoki eta begirunez erabiltzen erakustea, horrela bandalismoak gutxituz. Edota, adibidez Durangoko Azokan burutu zen ekitaldi eta maratoiak antolantzen. Euskal Herriko hedabideetan ere ezagutarazi daiteke (eta ez bakarrik euskarazkoetan). Jada inoiz helduko ez zela zirudien 100.000 artikuluen jomuga iraganda, hurrengo urratsa 10.000 edo 30.000 artikulu gehiago edo gutxiago izan baino lankide aktibo kopurua handitzea litzatekeela iruditzen zait (ikusi gure aurretik dauden Wikipedien erabiltzaile aktiboen kopuruak), horrek bere kaxa artikulugintzan eta entziklopediaren kalitatean berehalako eragin zuzena eta onura ekarriko bailuke. -Euskalduna - 2012ko otsailaren 29a, 0:39
- Bat nator zurekin, orain euskal wikipediarako onuragarriena erabiltzaile aktiboak lortzea litzatekeela. Erabiltzaile jantziak, kalitateko ekarpenak egin ahal izango dituztenak (bakarka maila onean aritzeko gai ez badira, taldeka beharbada). Eusko Jaurlaritzak epe laburreko emaitzak nahi izango dituela iruditzen zait (gaur egungo sistema politikoaren morrontza: agintari politikoek gizarteari berehalako emaitza ikusgarriak erakutsi beharra, aginte aulkiari helduta jarraituko badute), eta, beraz, badirudi diru gehiena «euskal wikipedian XXXX artikulu hobetu ditugu eta YYYY artikulu sortu ditugu» esan ahal izateko jarriko dutela. Eta ez litzateke txarra, berehalako hobekuntza nabarituko litzatekeelako; baina luzarora erabiltzaile aktiboak gehitzea askoz onuragarriago litzateke.
- Dena den, esan bezala, 100.000 euro horietatik zatiren bat beharbada bideratuko dute sustapen horretara. Aukera hori gogoan dutela adierazi ziguten, behintzat. Ea gauzatzen den. --Xabier Armendaritz 2012-02-29, 10:05
Wikipediari buruzko ikastaroa EHUn
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! EHUn, Leioako campusean, Wikipediari buruzko ikastaroa izango dela jakin dut. Hona, berria:
« | Wikipedia egin eta erabili (baita ikasleekin ere).
Martxoaren 5 eta 6an, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Dokumentazioari buruzko V. Jardunaldien barruan, Wikipediaren inguruko tailerrak antolatuko dira, euskaraz (arratsaldeko 15:00etatik aurrera; CatiLab laborategian; 3. pisuan). Sarrera libre da aldez aurretik izena emanez. Bi eguneko jardunean, Wikipediarako nola idatzi eta itzulpen automatikorako Matxin programa nola dabilen erakutsiko da. Aukera polita erabiltzaile izatetik egile izaterako bidea egiteko! Informazio gehiago: teresa.agirreazaldegi@ehu.es |
» |
Ez dakit lankideetako inor egongo den ikastaroa ematen. Besterik gabe, horren berri izan dezazuen. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 13:57, 24 otsaila 2012 (UTC)
Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gure bandaloen pozerako, gaur goizean irratian Eusko Jaurlaritzak bere itzultzaile automatiko aurkeztu duela entzun dut. Horretarako Bartzelonako enpresa bati dirutza (553.432 €) ordaindu dio, IXA taldeko kideak ahaztuz. Probaren bat egingo dut, ea Googleena baino hobeagoa den. --Marklar 18:23, 29 otsaila 2012 (UTC)
- ufff, inoiz ere ez. Lana besterik ez du ematen. Dirua itzuli dezatela ala Sailburuaren dimisioa! --Marklar 19:50, 29 otsaila 2012 (UTC)
- Ez naizela bakarra ematen du: "bihar eta berandu", kar-kar. --Marklar 20:00, 29 otsaila 2012 (UTC)
- Euskarazko itzultzailearen programazioan ingeniari hau aritu omen da, halere euskarazko gramatikan dexenteko eskarmentua duen hizkuntzalari honen laguntza estimagarria jaso du.
- -Euskalduna 5:11, 2 mar 2012 (UTC)
- Jon Agirre itzultzaileak ere kritika zorrotza egin dio ItzuL posta zerrendan («itzulgailu abangoardiazkoa», 2012-03-01 16:15). --Xabier Armendaritz 2012-03-02, 09:18
Itzulgailuen arloan oso adituak diren bi wikilarik ere eman dute iritzia gai horretaz. Ordena kronologikoan aipatuko ditut: Kepa Sarasola eta Joseba Abaitua.
Adituen iritziak irakurrita eta itzulgailuaren jokabidea pixka bat probatuta, uste dut itzulgailu horrek betetzen duela jarri zitzaion helburua («Jaurlaritzan egiten diren itzulpenak egiteko erabiliko da, baina modu kontrolatuan, hau da, beti zuzenduko dira makinak egindako itzulpenak eta, zuzenketa horiei esker, sistema zuzendu eta hobetuko da»), baina duda egiten dut ea dirua modurik hoberenean erabili den. Denborak esango digu, segur aski. --Xabier Armendaritz 2012-03-07, 13:20
- Pena da: Euskarazko ganorazko itzultzaile automatiko bat euskarazko Wikipediarentzat beruna urre bilakatzeko formularen gisakoa bailitzateke.
- Euskalduna 0:55, 8 mar 2012 (UTC)
Bandalo baten erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bandalo bat «euskal herritar» jentilizioa eta horren erdal baliokideak ezabatzen ari da, beste helbururik ez dute izan haren edizioek euskal, errusiera, ingeles, frantses eta aleman Wikipedietan. Wikipedia honetan, artikulu bat jo du, oraingoz:
https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Juan_Sebastian_Elkano&diff=prev&oldid=2695539
Blokeatu egin dut, euskal Wikipedian darabiltzagun irizpide orokorren aurkako aldaketak egitean ez duelako bere irizpide «berri» horren aldeko adostasuna bilatu, baizik eta besterik gabe inposatzen saiatu delako. Bestalde, manipulatzailea bera izanda, niri manipulatzaile izatea leporatu dit ingeles Wikpedian. Beraz, ez nuke pertsonalismoan erori nahi. Nik neuk ez dut eraso pertsonaltzat hartu, baizik eta Euskal Herriarekin zerikusia duen edozeren aurkakotzat, baina beharbada hobe izango da bandaloak ezer leporatu ez dion wikilariren batek gainbegiratzea bandalo horren edizioak. Goiko edizio hori desegin gabe dago; zuzendu beharrekoa dela deritzon edonork, zuzendu dezala. --Xabier Armendaritz 2012-02-20, 15:35
- konponduta. Ondo segi! -Drpolilla 16:42, 20 otsaila 2012 (UTC)
Nabigazio kutxa azpitaldeekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabigazio kutxetan azpitaldeak sortzen dituen txantiloia eskatzen dut, hemen bezala. Milesker. - --Joxemai; (erantzunak) 15:56, 21 otsaila 2012 (UTC)
Blokeatzeko eskaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo. 195.53.224.19 IPdun lankidea blokeatzea eskatzen dut, hainbat artikulu hondatzen ibili da eta. Eskerrik asko! --Orereta (erantzunak) 14:27, 23 otsaila 2012 (UTC)
- Egina. Euskal eta erdal wikipedietan egin dituen ekarpen guzti-guztiak (mordoxka bat, denbora luzean) bandalismo ekintzak izan direnez, betiko dago blokeatuta. --Xabier Armendaritz 2012-02-23, 14:42
Wikipedia Galesko Monmouth herriari buruzko edukiekin aberasteko dema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]@MonmouthpediAren iragarpena: Charles Rolls dema Wikipediako lankidetza eleaniztuneko lehenengo proiektua da, wikihiri bat sortzeko helburuz egina. Wikilari guztiek parte har dezakete, Wikipediako edozein hizkuntzatan. Dema hau martxoaren lehenean iragarri zen, eta sari banaketako ekitaldia Internetez emango da zuzenean, apirilaren 21ean. |
@MonmouthpediA announces the Charles Rolls Challenge This is the first multilingual Wikipedia collaboration to create a wiki-town. All Wikipedians can take part, in any Wikipedia language. The challenge was announced on the 1 March (Prizegiving webstreamed on 21st April). |
You are very welcome. Please move if this is in the wrong place. Victuallers (eztabaida) 10:13, 1 martxoa 2012 (UTC)
- Goiko ohar horren bitartez, gonbita egin zaigu Galesen dagoen Monmouth herriari buruzko artikuluak, argazkiak, testuak eta abar Wikipedian sar ditzagun, edozein hizkuntzatan. Lehiaketa gisa antolatu dute. Orri honetan ageri da, ingelesez, ekintza bakoitzarengatik zenbat puntu ematen duten. --Xabier Armendaritz 2012-03-01, 14:09