Wikipedia:Txokoa/Eskariak/2010eko ekaina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hasi da udalerrien batzea[aldatu iturburu kodea]

Badirudi Grezian gertatu bezala Espainian ere udalerriak batzekotan daudela. Valentzian behintzat hastekotan dira: http://www.levante-emv.com/comunitat-valenciana/2010/06/12/80-pueblos-peligro-extincion/713911.html

-Zariquiegui 10:14, 12 Ekaina 2010 (UTC)

Itxura lehenetsia aldatzea[aldatu iturburu kodea]

Aupa, ikusi dut ingelesezko wikipedian aldatu dutela jadanik itxura eta orain itxura berria dute. Nik uste dut euskal wikipediak ere itxura berria ("Vector" deitzen dena) erabili beharko lukeela Monobook ordez aukera lehenetsi modura. Zer iruditzen?--Assar; (erantzun hemen) 22:33, 19 Ekaina 2010 (UTC)

Kaixo Assar, itxuraren aldaketa Wikimediako Usability Initiative-k egiten du eta orri honen arabera eu-wikiri dagokionez uztailaren amaieran hasiko da aldaketa. Orri hortan ikus daitekenez faseka egin da eta guri 5. fasea dagokigu.--An13sa 18:05, 20 Ekaina 2010 (UTC)
Ah, bale, uste nuen guk egin behar genuela aldaketa.--Assar; (erantzun hemen) 20:46, 20 Ekaina 2010 (UTC)

Ilarratza artikulua babesteko eskaera administratzaileentzat[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Ilarratza artikuluan Adrar erabiltzaileak ohar bat sartu zuen toponimo horren azentuazioaren inguruan. Eztabaida-orrian izandako iritzi-trukearen ondoren, hiru wikipedialarik, Unaik, Oreretak eta nik oharra kendu behar zela esan genuen, eta batek, Adrarrek, mantentzearen alde egin zuen. Hortaz, atzo gauean kendu egin nuen. Gaur Adrarrek berriro jarri du oharra. Administratzaileei eskari hau egin nahi diet: oharra berriro kentzea Ilarratza artikulutik, bere historiako aldaketa honetara itzulita, administratzaile batek edo gehiagok Adrar lankideari azaltzea wikipediaren funtzionamendua, eta oharra jarriz bere jarrera mantentzen badu, artikulua babestea Adrarrek berriro aldaketa sar ez dezan.--Assar; (erantzun hemen) 20:13, 21 Ekaina 2010 (UTC)

Arrazoi duzu, Assar, baina pazientzia pixkat izan dezagun, gutxi gara eta. Laugarren lankide bat sartu da eztabaidan eta soluzioa argiago ager daiteke. Ondo segi, eta ez haserretu nirekin.--Unai (esan) 20:36, 21 Ekaina 2010 (UTC)
Arratsalde on; azalpen guztiak gustura hartu eta patxadaz irakurriko ditudala agintzen dut. Administratzaileei lana aurreztu guran Laguntza:Eztabaida orria bezalakoak (egokiagorik ez dut aurkitu eta seguru daudela) errepasatzeari ekin diot; hor dakarren haserretu gabe hitz egiteko hori bete ez dudanez, barkatu lankideei. Eta erantzun guztiak topatzen ez ditudanez, benetan eskertuko ditut neure haserrea ekarri duten zalantzak (eztabaidak erregulatzeko metodoa, denboraren kudeaketa) uxatuko dituzten orriak edo azalpenak. Aldez aurretik erabakita neukan artikuluan edizio gehiagorik ez egitea, beraz horrekin ez kezkatu. Eta berdintasunean tratatua izateko eskaeran ekidinezina den subjektibitateak eragindako beste hutsen bat egin badut, onartu egingo dut; baita wp-ko funtzionamenduaz izan nezakeen ezagupen faltagatik egindakoa bada ere, ignorantziak ez lukeelako justifikatuko. Mila esker eta barkatu lana emateagatik.--Adrar; (esan) 16:09, 22 Ekaina 2010 (UTC)

Azken berriak[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Azal Nagusiko Azken berriak atalean norbaitek "aldatu" aukera ezabatu du, honela erabiltzaileoi azken albisteak gehitzeko aukera eragotziz. Administratzaileei mesedez aukera hori berrezarri ahal daitekeen eskatu nahi nieke. Besterik gabe... ea uda honetan 60.000. artikulura ailegatzen garen. Gero arte. --Euskalduna 19:59, 2010ko ekainaren 24a (UTC)

Hemendik egin dezakezu.--An13sa 18:04, 24 Ekaina 2010 (UTC)
Ederki. Eskerrik asko. --Euskalduna 20:09, 2010ko ekainaren 24a (UTC)

Azal Nagusia[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Badirudienez, gaur Euskarazko Wikipedia formatu berrira egokitu dute, baina orain dela hilabete batzuk Azal Naguiaren goialdetik kendutako "Azala" hitza berriz agertzen da. Administratzaileei ea "Azala" hori berriz kendu daitekeen eskatu nahiko nuke. Gero arte. --Euskalduna 20:29, 2010ko ekainaren 30a (UTC)

Egina--An13sa 12:43, 2 Uztaila 2010 (UTC)