Wikipedia:Txokoa/Laguntza/2009ko iraila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eguneroko data gaizki agertzen da[aldatu iturburu kodea]

Gaur irailaren 5a da. Saioa hasi gabe, irailaren 4a da eta saioa hasita, berriz, irailaren 3a. Norbaitek alda al dezake hori? Ondo segi! 85.86.104.48 07:40, 5 Iraila 2009 (UTC), An13sa lankideak lekuz mugitutako eztabaida.

Ezkio-Itsasoko udalerria[aldatu iturburu kodea]

Norbaitek esan al diezadake ziurtasun osoz Ezkio-Itsasoko udalerria Goierri edo Urola Garaiko eskualdean dagoen. Bi eskualde hauetako udalerri aurkibide txantiloiak egin ditut eta zalantza sortu zait. Nik beti Ezkio-Itsaso udalerria Goierritartzat hartu izan dut, bai historikoki, bai geografikoki (Goierriko haranean dago: Urola Garaiko udalerriak diren Zumarraga, Urretxu eta Legazpi berriz haran honetatik kanpora eta garaiera handiagoan), bai linguistikoki (euskara goierritarra)... eta orain Urola Garaiko mapa ikusi eta non beti goierritartzat hartua izan den udalerria Urola Garaian kokatu duten.
Mesedez, norbaitek zalantza hau bazter dezadan gai honi buruzko webgune edo argibiderik badu eskertuko nioke. Aio.
--Euskalduna 17:57, 2009ko irailaren 13a (UTC)

Ezkio-Itsasoko udalaren webgunean (http://www.ezkio-itsaso.net/kokalekua.php) zera jartzen du: "Ezkio-Itsaso Gipuzkoako hegoaldean dago, Goierriko bihotzean. Urola Garaiko partaide da administrazioari dagokionez." Nik Urola Garaiko eskualdean kokatuko nuke herriaren izena eta Goierrikoa dela azalduko nuke. Zer deritzozue? Tximist Zer berri? 16:05, 13 Iraila 2009 (UTC)
Bai, naiz eta beti Goierrin zegoela ikasi izan, orain administratiboki Urola Garaian dagoela dirudi, ea beste norbaitek iritzirik ematen duen, bestela banoa berriz ere Urola Garaiko udalerri aurkibidean jartzera.
--Euskalduna 18:20, 2009ko irailaren 13a (UTC)
Egina. Tximist, Ezkio-Itsasoko udalaren webgunea irakurri ondoren arrazoi osoa duzula ikusi dut: Urola Garaian dago. Eskerrik asko laguntzarengatik. --Euskalduna 18:54, 2009ko irailaren 13a (UTC)

Euskal Herriko udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txokoa/Laguntza/2009ko iraila
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal_Wikiatlasa

Gabon. Nere ustez Euskal Herriko udalerrien artikulu bakoitzarko amaieran commosnkat eta Euskal Wikiatlasarem atariaren txantiloiak ezarriko beharko lirateke, lehendabiziko txantiloia argazkiak dituzten udalerri gehienetan itsatsia dago (nahiz eta argazkiak dituzten udalerrietako oso kasu gutxitan oraindik itsasteke egon), Euskal Wikiatlasaren txantiloia aldiz, nere iritziz Euskal Herriko udalerri guztietan itsatsi beharko litzateke, udalerri hauen artikuluetan sartzen denak atari horretan udalerri horren argazkiak edo Euskal Herriaren argibide orokorra eskuragarriagoa eta begi bistan izango duelako.
Ez dakit nere proposamen hau eztabaidatu beharran den edo jada zuzenean burutu liteken.
Edozein kasutan, burutu baldin baliteke, bota duen norbaiti txantiloi horiek automatikoki itsatsi ditzan eskatu nahiko nioke, neretzat behintzat udalerriz-udalerri jartzea gazteleraz esan ohi den bezala "txinatarren lana" baita. Aio.
--Euskalduna 02:06, 2009ko irailaren 18 (UTC)

Nik ez dut hainbeste menderatzen bot-a, Euskalduna :-( Ezin dut txantiloia nahi dudan lekuan kokatu. Hemen txantiloi bat gehitu nuen, baina hor behekaldean oso gaizki geratzen da... beste batek egin beharko. Ondo izan. --Unai (esan) 13:41, 20 Iraila 2009 (UTC)
Aldez aurretik eskerrik asko erantzuteagatik Unai. Ba al dakizu beste zein erabiltzailek izan dezakeen botik? --Euskalduna (esaidak hemen) 20:51, 2009ko irailaren 21a (UTC)

Euskal Wikipediako Bot ofizialak hauek dira. Bot ofizialak izateko bidean daudenak, beste hauek. Eta "Lankide bot-duna" dituzten lankideak, hauek. --Unai (esan) 07:35, 22 Iraila 2009 (UTC)

Eskerrik asko, Unai. --Euskalduna (esaidak hemen) 22:39, 2009ko irailaren 22a (UTC)

Filosofoen izena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, ingelesezko Archelaus edo gaztelaniazko Arquelau filosofoaren izena euskaraz nola itzuli arazoak ditut. Euskaltzaindiaren 76. arauari jarraituz itzultzen saiatu naiz eta Harkelaos bezala itzuli dut, Arkelos ere izan diteke. Ez dakit zein izango litzeken filosofo honentzako itzulpenik egokiena.--An13sa 15:08, 22 Iraila 2009 (UTC)

Arkelao jarri behar da nire ustez, latinez aski ezaguna delako eta badagoelako tradizioa horrela idatzeko (horrela dio arauak). Horrela izango ez balitz, Harkelao jarri beharko genuke, lehenengo letra grekeraz aspiratua delako (espiritua daukala esaten da).15:29, 22 Iraila 2009 (UTC)Joxemai
Arkelos edo Arkelaos baztertu behar direla deritzot, hortxe baitugu gure wikipedian Menelao.15:33, 22 Iraila 2009 (UTC)Joxemai
Nire iritziz, filosofoa grekoa izanik izanik eta bere jatorrizko grekerazko izena Ἀρχέλαος baldin bazen, euskaraz Arkelaos edo Harkelaos izan beharko luke: latinera, gaztelera edota ingelerako itzulpenak albo batera utzita. 22:46, 2009ko irailaren 22a (UTC)Euskalduna
Arkelaos jartzen bada, orduan ez genuke atomo esan behar, atomos baizik. Atomo idazten dugu, grekerazko atomos horretatik, latinezko atomus eratortzen delako eta -us atzizkiak orohar -o transliteratzen direlako (beste hizkuntzetan eta euskaraz ere bai).(Joxemai)
Joxemaik arrazoia du. "S" letrarekin ezin dugu amaitu. Nik Harkelaoren alde egiten dut. Euskaltzaindiak beti bezala arauak hain garbi azaltzen dituenez...--An13sa 12:21, 23 Iraila 2009 (UTC)

Bada kasu honetan Euskaltzaindia nahiko argia da: Arkelao [1].--Unai (esan) 14:17, 23 Iraila 2009 (UTC)

Milesker Unai, ez nuen zerrendan ikusi. Euskaltzaindiak Arkelao esaten badu hala jarriko dugu.--An13sa 14:40, 23 Iraila 2009 (UTC)