Wikipedia, Entziklopedia askea

WikiBizi/Natura


Zergatik WikiBizi?

2020ko uda ere berezia izango da, COVID-19 pandemiaren ondorioz bertan behera geratu direlako askotan egin ohi ditugunak: turismoa, bidaiak, jaiak... baina guk gure herria bizi nahi dugu. Horregatik proposatzen dugu WikiBizi Euskal Herria ekimena. Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte gure herria hobeto ezagutzeko proposamenak biltzeko gunea.

Aurreko urteetan irailean egin dugun WikiLovesMonuments ekimenaren lekukoa hartzen du, eta uda osoan zehar hedatuko da, uztailaren 1etik irailaren 30era. Honela, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak aukera eman nahi du jende gehiagok parte hartzeko. WikiBizi ezazu Euskal Herria eta gure ondarea!

Sariak

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eskainitako sariak:

1. saria
LomoInstant San Sebastian kamera
2. saria
70€ko bonoa Hontza Liburudendan
3. saria
30€ko bonoa Hontza Liburudendan

Argazki irabazleak

Nola har dezaket parte?

Argazkia egin
Naturguneak, ibaiak, ur-jauziak, geologia, zuhaitz bereziak, fauna...
Zure etxeko landareak, hiri-parkeak, pertsonak, monumentuak...

Nahi adina argazki igo ditzakezu
Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte duzu!
Argazkiak ateratzeko datak ez du axola eta, botoia erabilita igo baduzu, behin igota zure argazkiak automatikoki gordeko dira lehiaketako argazki guztien Commonseko orrian.
Ohiko igoera laguntzailea erabiltzen baduzu, berriz, mesedez gehitu eskatzen dizun tokian "WikiBizi Natura" kategoria! Gogoratu, Euskal Herriko ondare materialeko argazkien lehiaketan hiru pertsonako talde batek erabakiko ditu irabazleak!