Castillo de Lapoblación

Koordenatuak: 42°36′33″N 2°27′38″W / 42.60917°N 2.46056°W / 42.60917; -2.46056
Wikipedia, Entziklopedia askea
Castillo de Lapoblación
Datu orokorrak
Garaiera1.245 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°36′33″N 2°27′38″W / 42.60917°N 2.46056°W / 42.60917; -2.46056
MendikateaToloño mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLapoblación (45 min)
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Castillo de Lapoblación[1] mendia izen bereko herriaren gainean, Arabako mugatik gertu, dagoen Nafarroako mendia da. El Castillo, El León Dormido edo Peña de Lapoblación izenaz ere ezagutzen da.

Tontorrean Marañongo gazteluaren hondarrak daude.[2]

Gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castillo de Lapoblación Ekoratik

Gaztelarrei aurre egiteko Nafarroako erresumak zuen defentsa sistemaren gazteluetako bat zen. Haitz-gaztelu motakoa zen, eta mendilerroan zeuden beste gaztelu edo gotorlekuekin komunikatzen zen, defentsa-lerroa osatuz.

Gaztelu hau Gaztelako Alfonso VIII.ak hartu zuen mendean, Antso VII.a Azkarra Nafarroakoaren erregealdian, eta Navas de Tolosako guda ostean itzuli zizkion 1212an. Gaztelua eraikitzeko, orografia aprobetxatu zuten, hiru altueratan banatuz. Goiko mailan dorrea egongo zen, gaur egun porlanaz estalita ikusten den lur lauan. Gainerako terrazatan beste eraikin xumeagoak eta harresia zeuden. Eraikin hauetako hormetako harlandu ilara bakan batzuk baino ez dira gelditu.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Onomastika Datutegia Lapoblación
  2. a b Sagredo, Iñaki. (©2006-<c2015>). Navarra: castillos que defendieron el Reino. Pamiela ISBN 978-84-7681-524-3. PMC 70767190. (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa