Wikipedia eztabaida:Bot-ak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

"Wikipedia:Bot" "Wikipedia:Bot-ak"egatik aldatzea[aldatu iturburu kodea]

Uste dut izenburua, "Wikipedia:Bot", "Wikipedia:Bot-ak"egatik aldatu beharko litzatekeela. Arrazoia interfazeko mezuetan dago. Bot-en orriak izan behar duen izena zehazten duen mezuan, MediaWiki:Grouppage-bot, pluralean azaltzen da: "{{ns:project}}:Bots" (euskaraz "{{ns:project}}:Bot-ak"). Horregatik, eta administratzale eta beste batzuen orriak ere pluralean daudenez, aldatu beharko litzateke.—Barrie 08:06, 20 Maiatza 2006 (UTC)

"Wikipedia:Bot-ak" "Wikipedia:Errobotak"egatik aldatzea[aldatu iturburu kodea]

Beste erabiltza izenekin egin den bezala (sysop edo administrator, bureaucrat), euskarazko izena erabili behar genuke. Kasu honetan, itzulpen egoki bat errobot erabiltzea litzateke bot ordez. Uste dut aldatu beharko litzatekeela.—Barrie (erantzunak hemen) 08:18, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Nire ustez kasu honetan ez da euskarazko edo beste hizkuntza bateko hitza erabiltzearen kontua. Bot ez da existitzen, ingelesez ere ez. Informatika munduan hedatu den termino bat da, errobot bat bailitzan lan errepikakor bat egiten duen sistema definitzeko, eta haren laburdura bezala moldatuta. Errobot bat da, bai, baina informatikari guztiok bot deitzen diogu... Nik bot mantenduko nuke; egia dena da gidoiarekin gaizki gelditzen dela, botak beraz? Beste zerbait dirudi... Horregatik jarri nuen nik Wikipedia:Bot soilik hasieran. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:31, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Burokrata eta administratzaileak[aldatu iturburu kodea]

Bot-ak nola aukeratu eta abar erabakitzen hasi baino lehen, nire ustez garrantzitsuagoa da gutxienez lanean ari diren edo arituko diren burokrata bi izatea. Hiru ditugu baina Willy eta Abeaumont ez dira agertzen eta Kabrik bakarrik egin behar du hauen lana. Antzeko zerbait gertatzen da administratzaileekin. TXiKi burokrata izendatzearekin guztiz ados agertuko nintzateke, ez dut ikusten horren aurka egiteko arrazoirik. Eta administratzaile eta burokrata batzuk kentzea ere ez legoke txarto, inork ez du nabarituko eta. Bere momentuan, inor ez zegoenean euskarazko wikipedian, asko lagundu zuten eta horregatik ez zait gustatzen nik idatzi behar izatea hau, baina... —Barrie(postontzia) 13:40, 21 Urria 2006 (UTC)

Zein da burokrata eta administratzaile baten arteko desberdintasun zehatza? -Theklan; (zer?) 14:31, 21 Urria 2006 (UTC)
Bakoitzak ekintza ezberdinak egiteko baimena du. Administratzaileek orriak ezabatu, lankideak blokeatu eta Wikipedia:Administratzaileak orrian agertzen den guztia egin dezakete. Burokratek administratzaileak izendatu, lankideen izenak aldatu, bot-ei baimena eman eta zerbait gehiago. Desberdintasuna egin dezaketenean dago. —Barrie(postontzia) 14:47, 21 Urria 2006 (UTC)
Beraz burokrata administratzailearen "gainetik" dagoena da, ezta? -Theklan; (zer?) 15:32, 21 Urria 2006 (UTC)

Erantzun luzea: nik gutxienez ez dut imajinatzen administratzailea ez den burokratik, izan daitekeen arren. Egotez ez dago gainetik baina logikoena litzateke.

Erantzun laburra: bai. —Barrie(postontzia) 15:56, 21 Urria 2006 (UTC)

Ni ados nago Barriek proposatzen duen burokrata eta administratzaile berregokitze kontu horrekin. Burokrata moduan eta administratzaile moduan egoteko prest egongo liratekeen pertsonak jakin beharko lirateke lehenengo, eta ondoren bozketa bitartez erabaki nortzuk izango ziren hautatutakoak, eta baita aldaketak onartzen diren edo ez, noski. Ni nire aldetik prest nago ahal dena egiteko. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:55, 21 Urria 2006 (UTC)
Suposatuz lanean ari ez direnak (denbora asko baitaramate horrela) lanetik kaleratzen ditugula, burokrata berririk egokiena zu zeu zara TXiKi, hor ez dago asko pentsatu beharrik. Administratzaileen kontuan, ordea, ikusi beharko litzateke bakanteak okupatu beharko liratekeen edo nahikoa den zuekin biokin (Kabri eta TXiKi). Ez bada horrela, hautestontzietara. Hori da nire iritzia. —Barrie(postontzia) 09:23, 22 Urria 2006 (UTC)
Ba hautestontziak zabaltzen badira kanpaina egin beharko da! -Theklan; (zer?) 20:54, 25 Urria 2006 (UTC)

Bot policy[aldatu iturburu kodea]

Hello. To facilitate steward granting of bot access, I suggest implementing the standard bot policy on this wiki. In particular, this policy allows stewards to automatically flag known interlanguage linking bots (if this page says that is acceptable), which form the vast majority of such requests. The policy also enables global bots on this wiki (if this page says that is acceptable), which are trusted bots that will be given bot access on every wiki that allows global bots.

This policy makes bot access requesting much easier for local users, operators, and stewards. To implement it we only need to create a redirect to this page from Project:Bot policy, and add a line at the top noting that it is used here. Please read the text at m:Bot policy before commenting. If you object, please say so; I hope to implement it soon if there is no objection, since it is particularly written to streamline bot requests on wikis with little or no community interested in bot access requests.
Pathoschild 02:12:57, 05 Martxoa 2009 (UTC)

Global bots[aldatu iturburu kodea]

Hello. The standard bot policy was updated to allow global bots, which are now technically possible. These are trusted bots that will be given bot access on every wiki that allows global bots (the local policy or request page must explicitly allow them, or they won't get access on this wiki). The current requirements for global bots are:

  • a global bot must only maintain interlanguage links or fix double-redirects;
  • a global bot must have already been active on several wikis, with long-term contributions demonstrating its trustworthiness.

Does anyone object to allowing global bots on this wiki? I'll update the local policy in a week if there are no objections. Thanks! Razorflame 17:48, 5 Martxoa 2009 (UTC)

There is no objections so the policy is active Carsrac 00:36, 15 Martxoa 2009 (UTC)