Wikipedia eztabaida:Bozketak/Tildeen erabilera euskarazko Wikipedian/Artxiboa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bi kontu:

  • Ez genuke boto (lankide) kopuru minimoa ipini beharko? Azaroaren 5ean bozketa ixten bada eta bizpahiruk baino ez badugu bozkatu... Nik gutxieneko 10 boto (lankide) ipiniko nuke bozketaren erantzuna onartua izan dadin.
  • Ez dut ulertzen bigarren aukera: Bokalen gainekoak baino ez. Txokoan ž, č, ç, ñ, ő, ø, å eta honelakoak bozketan sartzen diren ala ez galdetu dudanean, justu kontrakoa esan nahi nuen, ž, č, ç, ñ berezko letrak direla, ez azentudunak. Horrela ñ eta ç onartzen ditugun bezala, ž, č ere bai.

Horrela ba, nire ustez bozketa ez litzateke oraindik hasi behar, agian astebete barru, bozketa gaia (galderak) eztabaida honetan gutxi gorabehera onartu arte. Badakit gauzak konplikatzea eta luzatzea dela, baina egokiena iruditzen zait... --josugoni (erantzun hemen) 12:48, 27 Urria 2008 (UTC)

Ados, Josugonik aipaturiko letrak ez dira tildedunak, letra "propioak" baino. Gainera bozketa garrantzitsua izanik, ados nago lankideen boto kopuru minimoarekin eta baita, gaia lantzeko denbora uztearekin. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 14:48, 27 Urria 2008 (UTC)
Kontxo! Orain konturatu naiz eztabaida hontaz... beno ba orduan bozketa gelditu beharko da. Ni dagoeneko bozkatu dut baita beste biek ere. Azaletik kendu ohartxo hori ados ipini arte. Kabri, (erantzunak hemen) 16:25, 27 Urria 2008 (UTC)
Nik ere bozkatu ondoren ikusi dut eztabaida. Bozkatu ahal izateko gutxieneko ekarpen kopuru bat eskatzea ere ez legoke soberan (agian 50 aldaketa).--Unai (esan) 18:57, 27 Urria 2008 (UTC)

Ekarpen kopuruarena, Bozketen orrialde nagusian ipintzen duen bezala, 100 ekarpen eduki beharko ditu bozkatzaileak botoa baliozkoa izateko. Ea laster adosten den zer bozkatu behar den eta zer ez. Kabri, (erantzunak hemen) 18:59, 27 Urria 2008 (UTC)

Aber... agian gehiegi aurreratu naiz, baina uste nuen oso oso eztabaidatua zegoela gai hau jada... hainbeste denbora daramagunez. Nire ustez ñ eta ž ez dira gauza bera, lehena euskaltzaindiak onartzen duen euskarazko letra bat baita eta bigarrena ez. Eta nire ustez bokalen gainean tildeak jartzearen kontuarekin berdina da, ő ere bi azentu dituen o bat baita, baina hungarieraz erabiltzen da eta bertan berezko letra bat da, alfabetoan datorrena. Horregatik dator aukeren artean Espainia eta Frantziako izenetan bakarrik onartzearena, euskaltzaindiak orain arte araututakoak horiek baino ez direlako eta bi kasuetan tildeak direlako bokal baten gainean. Zabalduko bozketa eta gutxienezko bozka kopuru bat jarri ixteko? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:02, 27 Urria 2008 (UTC)

Baina ő eta ž berezko letrak badira, ñ bezala, orduan kontua ez da bozketa onetan sartzen, azentuak baitira hemen eztabaidagai. Kontua argi eta garbi uzteko: azentuen inguruan dagoen zalantza (eta Euskaltzaindiak oso argi ez dioena) gaztelaniazko eta frantseseko azentuak errespetatzea ala ez da. Hau da: gaztelaniazko á, é, í, ó, ú eta frantsesezko à, â, é, è, ê, î, ô, ù, û. Beste "ikur arraroak" beste eztabaida bat da. Baina kontuan izan, bokal azentudun horiek beste hizkuntzetan ere erabiltzen direla (italieraz, katalanez, hungarieraz...) eta frantses-gaztelaniazkoak onartzea eta besteena ez, edo alderantziz, arraro samarra izango litzatekeela. --josugoni (erantzun hemen) 21:47, 27 Urria 2008 (UTC)
Ba horregatik dago aukera Euskaltzaindiak onartutakoak bakarrik onartzea. Hau da, letra guzti horiek azentudunak dira, baita ñere, ~ bat gainean duen n bat delako (azken finean ã bezala). Euskaltzaindiak Espainia eta Frantziako izenak baino ez ditu arautu, baita katalanez edo galegoz dauden izenak ere... baina beste hizkuntzakotan ez da sartzen. Kontua da horiei baino onartu behar ez ditugula uste baduzu aukera horretan bozkatu beharko zenukeela... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:50, 27 Urria 2008 (UTC)
Eta Espainia-Frantziako azentuak idatzi ez (Euskaltzaindiak aukera hori ematen baitu, ulertu dudanez) baina Italiakoak idatzi nahi baditugu? Gainera, logikoagoa dirudi, beste hizkuntza horietan Euskalatzindiak ez badu ezer esan, hitza (izen berezia) bere horretan uztea. Eta, bide batez, ñ bat ez da ~ duen n bat. Hori jatorrian izango zen. Ñ bat letra bat da. Horregatik diot, ez dagoela batere argi bozketa hau azentuei buruz den ala azentu eta letrei buruz den --josugoni (erantzun hemen) 22:02, 27 Urria 2008 (UTC)
Ñ letra bat da, independentea ez azentu ez ikur arraro, hizkia eta euskarazkoa ere gezurra badirudi ere. ;) Kabri, (erantzunak hemen) 22:03, 27 Urria 2008 (UTC)
Horretaz ari gara, Kabri. Hemen berriro ere sortu da eztabaida bera eta ziklikoa izaten ari da. Euskaltzaindiaren arauek ñ, ç, w eta y letrak onartzen dituzte, nahiz eta ç bakarrik exonimoetarako. Beraz Euskaltzaindiak onartzen dituen letrak onartzea, baitan á, é, í, ó,ú, à, è, â, ê, î, ô eta û letrak sartzen dira, hainbat exonimorako eta euskal toponimo batzuetarako onartu dituelako. Aukera hori bozka daiteke, nahiz eta arraroa iruditu horiek baino ez onartzea eta bakarrik Espainia eta Frantziako izenetarako (gogoratu Paraguaigo (sic) hiriburua Asuncion dela, ó gabe). Bozkatuko dugu jada? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:07, 27 Urria 2008 (UTC)
Bozketa bokalen azentuei buruz bada (eta barkatu astuna izatea, baina oraindik ez daukat argi) ni bozkatzearen alde. Hala ere, boto (lankide) kopuru minimoa ipini beharko genuke (nigatik 10).
Ez! Bozketa zeinu diakritiko guztien inguruan da, eta bokalena aukeretako bat da, Euskaltzaindiak araututakoak onartzea dioen hori, hain zuzen ere. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:34, 27 Urria 2008 (UTC)
Jarri ditut argibideak bozketa orrialdean, eta berriro ikusi aukera guztiak bozka ote daitezkeen. Ez dut uste arazorik dagoenik bozkatzen hasteko. Eta bai, agian azaroaren 5a jarriko nuke noizbait bukatzeko, baina gutxienez 10 lankidek eman beharko lukete bozka, bestela jarraituko genuke. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 22:40, 27 Urria 2008 (UTC)
Gauza bat esaten duzuenari: Euskaltzaindiak tildeak Espainia eta Frantziako zenbait toponimoentzat jartzen ditu. baina baita Euskal Herriko hainbat toponimorentzat ere. Eta kasu horretan akademia berak egiten duen aipamenaren arabera, marka grafikoak euskal testuetan ez dira erabili behar. Beraz, "zeinu diakritiko guztiak" erabiltzea erabakitzen badugu, kasu horretan zer egingo genuke, Euskaltzaindiak dioena (euskal testuetan tildeak -areago, "marka grafikoak"- ez erabiltzea) ez bete? Hori beste eztabaida bat da? (Barkatu, ez dut kontua gehiagol liatu nahi, baina zalantza hori daukat). --Orereta (erantzunak) 22:46, 28 Urria 2008 (UTC)

Informazio gehiago[aldatu iturburu kodea]

Eztabaida honetarako interesgarria izan daitekeen informazioa dago hemen: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1127485583

Zehazki, atal hau (beltzak nik nabarmendu ditut):

"2. Erdal diakritikoak Inguruko erdara askotan (gaztelaniaz, frantsesez, katalanez...) zeinu diakritikoak (azentu grafikoa, dieresia...) erabiltzen dituzte. Lan honetan haiek guztiak errespetatzea eta jasotzea erabaki da, informazio erantsia ematen dutela iritzita (hizkuntza horietan balio berezia dute, laguntzen dioten letrari esanahi bereizgarria eransten diote eta). Horiek gabe, hizkuntza horietako hiztuna informazio faltan egongo da izena behar bezala ahoskatzeko edo behar duen doinua emateko. Bistan da kanpoko izen horiek euskaraz deklinatzen direnean bestelako doinua erabiliko dela askotan, eta hor diakritikoen balioa lausotu edo galdu egingo dela, baina, hala ere, informazio hori ematea hobetsi da. Nolanahi ere, ezin da beste aukera gaitzetsi (azentu grafikorik ez erabiltzea), Euskaltzaindiak, zenbaitetan, era biak onartu ditu eta. Argitu behar da, dena den, ez duela beti berdin jokatu diakritikoekin. Espainiako Erresumako probintzia eta autonomia-erkidegoen izenak finkatu zituenean (32. arauan) Euskaltzaindiak zeinu diakritikorik gabe jaso zituen egokitu gabeko probintziak eta hiriak, gaztelaniazkoak zein katalanezkoak izan (Caceres, Cadiz, Leon, Merida, Jaen, Castello de la Plana), nahiz eta gero ohar hau erantsi: «gaztelaniaz azentua duten hitzak azentuarekin nahiz azenturik gabe idatz daitezke: León/Leon». Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak finkatzeko erabakian (36. arauan), sistematikoki jarri ditu frantsesezko nahiz katalanezko zeinu diakritikoak egokitu behar ez diren departamendu eta eskualdeen izenetan (Ardèche, Corrèze, Créteil, Châteauroux, Mâcon, Perpinyà...).

Gainerako hizkuntzetan (eskandinaviarretan, eslaviarretan) zailagoa da, nahita ere, diakritikoak errespetatzea, batzuetan ez baitaude (hain) eskura diakritiko horiek testu-prozesadore guztietan. Hala ere, komeni da kontsulta-lan orokorretan (eskola-entziklopedietan...) aintzat hartzea. Gai honi dagokionez, Ortotipografia lanaren «Erdal izen bereziak» atalean adierazitakoaren arabera jokatuko da." Goian ikus dezakezuen bezala, erabaki hau ez du edozeinek hartu.

Wikipedian aurretik eztabaidatu diren beste kontu batzuei buruzko informazio interesgarria ere badu, esaterako deklinabide atzizkiaren aurreko marrari buruz (gogoratu "Van der Waalsen" kasua). --Assar; (erantzun hemen) 14:44, 30 Urria 2008 (UTC)
Txinerazko eta japonierazko izenak nola adierazi ahal diren ere esaten da artikulu horretan. Artikulu luzea baina oso gomendagarria Wikipedia egiten dugunontzat.--Assar; (erantzun hemen) 14:49, 30 Urria 2008 (UTC)