Wikipedia eztabaida:Wikipediako artikuluen kalitatea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskerrik asko Theklan! Gustatuko litzaidake holako taulak egiten jakitea... Nik uste Txokoan artikuluen kalitatearekin hasitako eztabaidarekin jarraituko daitekeela hemen. Egiten diren artikulu berriek 0,5 kilobytetetako luzera izan beharko lukete nire iritziz. Eta ahal bada 2 kilobyte baino gehiagoko luzera, luzera hori baino gehiago duten artikuluek entziklopedia osoago baten itxura emango liokete Wikipediari. --Etxeorratz (erantzunahemen idatzi) 23:09, 18 Urtarrila 2007 (UTC)

Ni guztiz ados. Baina artikuluak hasieratik 0,5 izatea agian zaila da, ez pentsa. -Theklan; (zer?) 01:06, 19 Urtarrila 2007 (UTC)

Wikipediaren Txokoan jasotakoak[aldatu iturburu kodea]

Beno ba, irakurria nuen zenbait forotan baina ez nuen uste hainbeste artikulurekin gertatzen zenik. Beno lehenik nire ustez arazoa zein den azalduko dut: orokorrean euskarazko wikipediaren artikuluak oso laburrak dira, laburregiak zenbaitetan informazioa erabilgarria izateko. Ausazko orrialdearekin piska bat jolastuz gero nahiko garbi ikus daiteke oso laburrak direla, ez dut beste wikipediekin konparatu nahi, baina agian irekitzen diren artikulu berrien kopurua jeitsi egin beharko genuke eta aurretik daudenak osatu.

Esaten den bezalaxe, kritika eraikitzailea egin nahi dut, konturatu egin baldin bazarete zenbait arlotan informazio eta baita artikulu kopuru dexente bat badago, baina beste batzuetan ez. Honetaz gain euskarazko wikipedia batean oinarrizko liratekeen artikulu asko hanka motz dabiltza: euskal herriko historia oso eta garatu bat, euskal literaren beste bat, instituzioak azaltzen dituena (foru diputazioak etab.), etab.

Ez dakit zenbat kide ditugun aktibo, baina bakoitzak dituen interes, gustu edo informazio iturrien arabera ez litzateke ideia txar bat izango taldeetan biltzea. Wikiproiektu berriak zabal genitzake edo alor bakoitzean zein artikulu behar eta egingo diren zehaztu edo horrelako zerbait. Ez dakit, arazoari konponbiderenbat emateagatik zen; nik uste piska bat organizatuz gero lan hobea egin baitezakegu. Ea horrelaxe biologia, antzinako egipto, DNA eta lista luze bateko artikuluak osatzea lortzen dugun, gainera gai horiei buruzko informazioa beste zenbait web-etan erraz bila bait daiteke (hau gaixki idatzita dago, ziur), zientzia.net, hiru.com etab. noski kopiatu gabe. Istarí Imhotep 10:30, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Guztiz ados nago Istarí Imhotepekin, artikulu batzuren egoera nahiko tamalgarria da (Morga bizkaiko udalerria da, urteak...) eta ez dira artikulu asko paragrafo batetik pasatzen direnak. Kontua zera da, ez dut uste aktiboki lankide asko garenik, baina pixkanaka-pixkanaka saia gintezke behintzat artikuluak osatzen eta euskarazko wikipedia erabilgarri bat eratzen. Nire ustez, asko idazten dugu wikipedia honetan, baina ez dugu entziklopedia erabilgarri oraindik bihurtu. Jendeak ez du oraindik euskarazko wikipedia entziklopedia "tradizionalagoen" alternatiba modura ikusten. Lan kontua da, ez dago misteriorik. -- Janfri; idatzi lasai 11:05, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
Arrazoi guztia duzu! Nonbait irakurri nuen wikilari gehienek hasieran pila bat artikulu sortzeko ohitura zutela, gehienetan nahiko laburrak. Denborarekin beste gauza batzuk aurkitzen zituztela: wikiproiektuak, atariak... eta gero artikuluak luzatzen eta kalitatea igotzen jarduten dutela.
Euskarazko Wikipediako estatistika xehetasun taula begiratzen badugu ikusiko dugu artikuluen %7,2ak baino ez ditu 2kb baino gehiago (nahiko gutxi da hau) eta %1ak baino ez ditu 8kb baino gehiago (artikulu zuzen bat, baina ez luzea). Ingelerazko Wikipedia ikusten badugu (noski, honekin konparatzea ez da zuzena) argi geratzen da 2kb baino gehiagoko %34,9a dutela eta 8kb baino luzeago diren %6,6a. Gertuago dagoen batekin alderatuta (adibidez, Galipediarekin) ia 21.000 artikulurekin %19a da 2 kb baino luzeagoa eta %3,4a baino ez 8kb baino luzeagoa.
Datu hauekin argi ikusten da gure wikipediak asko duela hobetzeko. Horregatik ni lanean nabil azken aldi honetan Euskal Herriko hainbat artikulu luzatzen (Bizkaia, Lapurdi eta Sakanarekin egin dut jada) eta gainera Asteko Herrialdea proiektuarekin gutxienez herrialde bakoitzeko ahalik eta informaizo txukunena jartzen.
Hala ere gure wikipediak duen sakonera (hau formula batekin kalkulatzen da) gure luzeratik gertu daudenena baino altuagoa da, orokorrean.
Guzti honekin esan nahi dudana da jendea konturatu behar dela artikulu berriak sortu baino hobe dela bere herriko artikulua ahalik eta gehien hedatzea, loturak betetzea eta ezagutzen dituen gauzen inguruan artikulu txukunak idaztea (beste wikipedietatik ere kopiatu daiteke) nik askotan egin izan dudan bezala artikulu pila baina esaldi batekoak sortzea baino. -Theklan; (zer?) 11:14, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
Ados nago artikulu batzuk laburregiak direla, baina bueno, pixkanaka luzatzen doaz, nire helburua Bizkaiko udalerri guztiek 3kb-etako artikulua izatea da, momentuz biztanle gehien dituztenetatik hasi naiz. Dena dela, estatistiken atalean, artikuluez gain, kategoria, eta birzuzenketa orriak ere hartzen dira kontutan, beraz 2 kilobytetik gorako artikuluak %7a baino gehiago dira. -- Etxeorratz; hemen erantzun 12:04, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
Nahiz eta berez hori gertatuko balitz beste wikipediatan ere gertatuko litzatekeen, birzuzenketak ez dira kontatzen! -Theklan; (zer?) 12:07, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
Bai, berzuzenketa esaterakoan, esanahi desberdineko hitzen azalpen orriaz ari nintzen. Esaterako, "Orrialde luzeak" zerrendan 2 kilobytetik gora agertzen diren artikuluak wikipediaren %7 baino gehiago dira: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aparteko:Longpages&limit=1500&offset=1500 Guztira 2 kb (2048 byte)tik gorako 2745 artikulu ikusten ditut nik. Wikipediak 15.784 artikulu dituela kontutan hartuta, artikuluen %17a da 2kb baino gehiago dituena. Bestalde, Wikipediako eztabaida, kategoria, eta bestelakoak zenbatuta %7a da 2kbtik gorako kopurua. Beraz euskarazko Wikipediaren kalitatea, uste baino hobeagoa da -- Etxeorratz; idatzi lasai 13:03, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Ni ere ados nago komentatzen duzuen artikuluen hedapen behar honekin, eta bururatu zaizkidan hainbat ideia botako ditut bide batez. Artikuluak osatzen joateko eta zirriborro xumeak osatzen joateko bururatu zaizkidan ideia batzuk:

  • Hau sustatzeko Wikipedia:Osatu beharreko artikuluak orrialdea gehiago erabili beharko genuke. Bertan xumeak diren udalerri, herrialde eta artikulu garrantzitsuak zerrendatu, guztion artean osatzen joan gaitezen.
  • Euskal Herriko udalerriei, adibidez, itxura orokor bat definitu beharko genieke, gaztelerazko Wikipedian es:Wikiproyecto:España/Modelo orrialdean egin zuten bezalaxe. Honenbestez, horrelako eredu bat sortu eta udalerrietan infotaulez gain atal horiek (geografia, historia, ekonomia, administrazioa,...) gehitu, hasiera batean hutsik egon arren; atala bertan eta hutsik egoteak errazago animatzen du jendea berau osatzera. Eta horren gehigarri bezala, hutsik dauden atal horietan txantiloitxo bat jarri genezake, {{Atala osatu|Geografia}} itxurako zerbait-edo... bertan klik eginez atala aldatzera daramana. Antzeko zerbait ere egin genezake herrialdeekin (eta hau Theklan-en Asteko herrialdea wikiproiektuarekin bateratu).
  • Wikipediatik at ere horrelako ideia edo wikiproiektuen berri zabaltzea ondo legoke, bai beste udalerri bateko lagunei jakinaraziz, edo bai blog/webguneen bitartez.

Hala eta guztiz ere, guzti hauek osatzen goazen heinean, artikulu berri batzuk sortzea ere ez dugu alde batera utzi behar. Helburu nagusi bezala jendea parte hartzera animatu behar dugu, entziklopedia honengan konfiantza eman eta erabilgarria izan daitekeela erakutsi. Animo ba!

PS: Portzierto, Theklan, zein formula edo metodo da artikuluen bataz besteko tamaina jakiteko erabiltzen den hori? Noizbait horrelakoak ikusi izan ditut, baina ez dakit nola egiten duten... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:33, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Erabiltzen duten formula Depth = Edits / Articles × Non-Articles / Articles da. Suposatzen da wikipedia bat pertsona bakar batek edo bot batek egiten duenean edizio gutxi daudela artikulu kopuruarekin alderatuta eta ez-artikulu gutxi (erabiltzaile orrialdea, wikiproiektuak, birzuzenketak...) artikuluekin alderatuta. Hori dela eta edizio asko edo parte-hartze handia duten wikipedietan Sakonera handia lortzen da. Hala ere artikulu gutxi dituzten wikipedietan (10.000 baino gutxiago) formulak ez omen du ezer handirik adierazten, sakonera handia lortu baitaiteke artikulu gutxiri biruzenketa asko eginez.
Bide batez, emandako ideiekin guztiz ados. Ea lortzen dugun jendeak parte-hartzea handiagotzea eta gutxienez Euskal Herriko herrialde eta herri garrantzitsuenen artikuluen tamaina 20 kb.tik gora igotzea. -Theklan; (zer?) 12:47, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
Depth delako horrena irakurri nuen m:List of Wikipedias orrialdean, balio interesgarria da kalitatea jakiteko, bai. Artikuluen bataz besteko kb kopuruaz ari zinela uste nuen. Noizbait komentatu didate euskarazko wikipediaren bataz bestekoa 1.500 kb inguruan dagoela, baina nola kalkulatu edo jakin zuten galdetzea ahaztu nuen, ea aukera dudanean galdetzen dudan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:52, 5 Urtarrila 2007 (UTC)
Begiratu dut estatistika xehetasun taulan eta antza gure bataz bestekoa 1373 bytekoa da. Katalanena 2817, espaineraz 3549, oraintxe bertan gainditu gaituen Cebuanoarena 1200 artikulurekin 9928 byte zituzten, baina uste dut 16000 dituztenean asko jaitsi dela media hau, galegoena 2381, gure atzean dagoen Idoarena 1760 eta ingelesarena... 3317. -Theklan; (zer?) 13:24, 9 Urtarrila 2007 (UTC)

Beno nik Espainia eta Euskal Herriko historiarekin bukatzen dudanean, filosofiaren historiarekin hastea pentsatu dut eta honekin batera gipuzkuako udalerrien historia (liburu on bat aurkitu dut etxean gaiari buruzkoa). Hau koordinatzeko nik historiako wikiproiektua jarraituko dut eta udalerriak jartzen joango naiz, lagundu nahi dutenak badakite ^^ Istarí Imhotep 15:05, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Orduan, TXiKi zer proposatzen duzu, "Aizu, Euskarazko Wikipediak behar zaitu. Egin zaitez lankide!" Uncle Sam moduko kanpaina bat lankideak erakartzeko? Ez da ideia txarra, hasi beharko da propaganda egiten. Bestetik, administratzaile/burokrata berriak aukeratuko balira "aro berrirako"? Ea norbaitek bere burua edo aurkezten duen Janfri; idatzi lasai 18:51, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Ni neu nere burua aurkezten dut ^^ eta de paso filosofiaren historiari buruzku artikuluan norbaitek laguntza eskeini ahalko balit eskertuko nioke, ekialdeko filosofian hanka-motz bainago. Istarí Imhotep 19:14, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Artikuluak osatzeko bi gauza proposatzen ditut, bat azalean "Wikipedia" dioen kuadrotxoan jende berria erakartzeko beste puntu bat, esanez artikulu berririk ez dutela sortu behar, baizik eta daudenak osatzen ere lagundu dezaketela; artikuluak osatzea berri bat sortzea baino askoz errazagoa izan daiteke. Bigarrenik, wikiproiektuetan osatzeko dauden artikuluen zerrendak osatzea, Wikipedia:Osatu beharreko artikuluak orrialdean artikuluak ez bait daude kategorizatuta eta beraz zerrenda osoa irakurri behar duzulako zure jakintzaren buruzko zeozer topatzeko. Wikiproiektutan osatzeko zerrendak egitea erraza da, zirriborro txantiloi berri bat sortu eta gero [[:Kategoria:"Wikiproiektu" zirriborroak]] ("wikiproiektu" dionean zure testua jarri) txantiloi hori daukan artikulu zerrenda osoa agertzen zaizu. Dauden wikiproiektuetaz informazioa ere ageriago egon beharko litzateke... (Azalean hilabetean hasi diren wikiproiektu berriak?) Usogorri; (postontzia) 11:00, 7 Urtarrila 2007 (UTC)
Hau guztiaz aparte, blog-etan publizitatea egitekoaren kontuan, http://www.sustatu.com/ webgunera ere bidali dezakegu artikulutxo bat bakoitzak bere herriko artikuluan dakiena ipintzen Wikipediarentzat izugarrizko pausoa dela edo honelako eslogan bat. "Gantxo" bezela erabili dezakegu ea norbait gehiago "engantxatzen" den "droga" honetara jeje. Hala ere, nik nagoenetik, beti izan ditugu honelako eztabaidak eta beti berdinean geratu dira, baina animo orain jende eta animo gehiago ikusten ditut. Ea ez den "su-eten iraunkorra"rekin bezala gertatzen... ;) Kabri, (erantzunak hemen) 11:27, 9 Urtarrila 2007 (UTC)
Bai, horrelako zerbait egitea ondo egon daiteke; www.sustatu.com eta www.zabaldu.com webguneen bitartez albistea zabaldu daiteke, baina zuzenean hori egin beharrean badauzkat beste ideia batzuk. Gehienetan Wikipedian lanean dihardugunok idazteko baimenak izan ditzakegun blog bat sortu nahian nabil, ez dakit zer deritzozuen. Euskarazko Wikipediari buruzko blog bat sortu nahiko nuke, eta bertan idazten joan gintezke jendea animatu asmoz artikuluak sortu, osatu, wikiproiektuetan parte hartu eta beste hainbatetarako albisteak. Horrela, jendea blog horretara harpidetu eta momentu bakoitzean Wikipediarako eskatzen denari buruz jakin dezakete; uste dut bide hona izan daitekeela jendea animatzeko. Blog hau sortu ondoren, sustatu.com eta zabaldu.com guneen bitartez albistea zabaldu, ea jendea erakartzea lortzen dugun. Zer deritzozue, zerbait prestatuz gero animatuko zinatekete? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:46, 9 Urtarrila 2007 (UTC)
Blog bat? Ez dakit nik jendeak hori ikusiko duen. Hau da, wikipedian ez badugu azalean handian jartzen edozeinek lagun dezakeela eta jendeak hori ikusi blog bat eratzen ez dut uste asko aurreratuko dugunik... hala ere egiten bada ondo, eh! -Theklan; (zer?) 13:20, 9 Urtarrila 2007 (UTC)
Ez legoke gaizki euskal wikipediari ahalik eta propaganda gehien egitea, jendeak jakin dezan jarraiki hedatzen ari dela eta geroz eta artikulu gehiago (eta ahalmen pixkat batekin, kalitate haundiagokoak) daudela eta jakinminaren edo klaseko lanak egiteko iturri bezala erabili daitekeela. Beraz, blog bat egin ezkero, ni prest nago laguntzeko. Ke porzierto, blog horren estekak euskal herri/euskeraren alde dauden hainbat orritan ere jarri daitezke, ez? Usogorri; (postontzia) 14:17, 9 Urtarrila 2007 (UTC)
Blog bat jarraitzea askoz errazagoa da, RSS jarioetan harpidetzak egitera ohituta daudenentzako behintzat. Bloglines edo Alesti bezalako jarraipen sistema bati esker oso erraza da blog baten berrikuntzak daudela jakitea, eta bestalde, euskal blogosferan erraz zabaldu liteke horrelako gune bat. Nik uste dut oso aukera ona izan daitekeela hemen etengabe mugimendua dagoela erakutsi eta gainontzekoei aurrera daramatzagun proiektuak erakutsi eta berauetan parte hartzera animatzeko. Nahi duzuen guztioi parte hartzera animatzen zaituztet, lan txukuna egin dezakegula uste dut, eta jende dezente erakarri proiektu politak erakusten badizkiegu. Blogaren instalazioa eta hasierako konfigurazioa egin dut hemen. Parte hartzeko prest dagoenak esan diezadala eta blogerako erabiltzaile kontu bat sortuko diot, guztiok idatzi ahal izateko. Ahal izanez gero e-postaz eskatu azken hau, nire lankide orrian ezkerreko menuan e-posta bidaltzeko agertzen den aukera erabiliz, erabiltzaile datuak hemendik publikoki bidaltzea saihesteko. Blogaren itxura egokitu eta hasierako aurkezpen mezua idazten has gintezke, eta hori egindakoan publikoki aurkeztu. Oso erraza da bertan mezuak idaztea. Nor animatzen da? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:22, 9 Urtarrila 2007 (UTC)

Nik beste bide bat ireki dut spama egiteko. Bidalketa masiboak egiteko euskalwikipedia (a bildua) walla.com helbidea ireki dut. Bertatik jada UPVko Zientzia Fakultateko ikasle, irakasle eta ikerlariei bidali diet emaila, ez dakit iritsiko den edo filtrorik dagoen, baina beno, jakin ezazue hor dagoela. Nahi duenak zerbait bidali dezake izen horrekin. -Theklan; (zer?) 21:57, 10 Urtarrila 2007 (UTC)

Gai hauekin jarraituta, Asteko Herrialdearen wikiproiektuaren barnean berehala iritsiko zaio txanda Euskal Herriari. Hori dela eta Euskal Astea izeneko ideia otu zait eta hemen plazaratu dut. Ikus, mesedez, Wikiproiektu:Asteko herrialdea/Euskal Astea webgunea eta bertan dauden ideiak. -Theklan; (zer?) 16:18, 17 Urtarrila 2007 (UTC)

Oso taula interesgarria da taula hau. Informazioa modu ulergarri eta eskuragarrian emanez. Hala ere, nik hainbat aldaketa egingo nituzke (ez dakizkidanez egiten hemen proposatuko ditut), ehunekoen eta kopuruen zutabeak kolore ezberdinekoak izatea eta eskumako grafikoa handiagoa izatea. Zer deritzozue? --Pello, beldur barik 17:21, 19 Urtarrila 2007 (UTC)

Isilean eztabaida hau jarraitu dut eta euskal wikipediaren traba nagusiena dela uste dut, horrialde asko eta askok eduki oso urriak dituzte, eta oso gai garrantsitzuenak gainera (Elementu periodikoenak adibidez...).
Gainera, ez ditugu ahaztu behar kategorizatu gabekoak, wikitzeko zain dauden artikulu mordoa..., beraz, zergaitik ez da jartzen, lehen artikuluak sortzeko zegoen goi aldeko atala, baina luzatzeko artikuluekin?? Idei ona dela uste dut, eta bisitatzaile berriek artikuak editatzen hasteko posamen ona de la uste dut. --Jonan,... 12:13, 21 Urtarrila 2007 (UTC)
Taularena aldatzen saiatuko naiz, agian hobe geratuko da kolore beltzan jarrita. Grafikarena handiagoa zaila da, ze ez da guztia sartzen. Hala ere klik eginda handiagoan ikus daiteke. Saiatuko naiz hilabetero grafikak ere sartzen.
Jonan, azaldu hobe, ze ez dut ulertu zehatz-mehatz zer den planteatzen duzuna jartzea. Eskerrik asko!

-Theklan; (zer?) 01:56, 30 Urtarrila 2007 (UTC)

Artikulua Garan[aldatu iturburu kodea]

Buff! Nola dabiltzan gauzak! Orain bi aste eskas email masibo bat bidali nion nire kontaktuei, eta dirdienez kontaktu hauek beste batzuei eta horiek beste batzuei eta gaur artikulu bat dator garan berbidalketa honen inguruan (FW:Euskarazko Wikipediak behar zaitu). Ikusten denez gaiak bere garrantzia hartzen ari da. -Theklan; (zer?) 01:53, 30 Urtarrila 2007 (UTC)