Edukira joan

Wikiproiektu:Amarapedia-Olatu Talka 2015

Wikipedia, Entziklopedia askea

«Norbera beste lankideen gainean bermatuz,
Amara altxatzen»
.


Amarapedia
Wikipedia
Wikimedia Commons
Wikiturriak
Wikidata
Norbera beste lankideen gainean bermatuz, Amara altxatzen.

Zer da Amarapedia?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako kultura eragile eta wikilari zenbaiten eskutik abiarazitako ekimena da, Amara auzoko hiritarren beraien parte hartzeaz auzoko kultura sortzea eta zabaltzea xede dituena[oh 1].

Amarauna ekimenarekin hasitako beste atal bat izango litzateke eta orain arte egindako lanetik abiatuta Amara auzoari buruz entziklopediako edukia sortu eta osatzea.

Hala, egitasmo honetan QRpedia QR kodeak ere erabiliko dira, eta horri esker telefono adimentsuek hainbat hizkuntzatan izango dute sarbidea Amarari buruzko Wikipedia artikuluetara (kaleak, eraikinak, jendea, eskulturak, ekipamenduak, zubiak, elizak, plazak, kirola, liburuak...).

1. Auzoari buruzko informazioa handitzea: daukagun ezagutza zabaldu eta berria sortu, identitatea sustatu...

2. Aurrekoa aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa den kolektibo eta sektore desberdinen elkarlana eta parte hartzea sustatzea.


  • Amara auzoko elementuak Wikipedian sartu eta QR kodeen bitartez modu errazean eskuragarri bihurtu.
  • Elementuak euskaraz daudela bermatzea, eta hortik abiatuta, ahal den hizkuntza gehienetara hedatzea.

Wikilanabesak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • QR kodeak sortzeko, joan QRpedia webgunera eta txertatu Wikipediako artikuluaren URL helbidea Paste your Wikipedia URL here jartzen duen lekuan. Berehala QR kodea sortuko da eta irudi bezala erabili ahal izango duzu.
  • Txantiloia: sartu artikuluen eztabaida orrietan {{PR|Amarapedia-Olatu Talka 2015}} txantiloia artikuluak zenbatu eta baloratu ditzagun.

Ideiak eta proposamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Erreferentzia gisa, Amarako eremu historikoa hartuko dugu, ez gaur egungo banaketa administratiboa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monmouthpediako egitasmoaren aurkezpen bideoa. Azpitituluak euskaraz