Wikiproiektu:Amarapedia-Olatu Talka 2015/Albisteak

Wikipedia, Entziklopedia askea

«Norbera beste lankideen gainean bermatuz,
Amara altxatzen»
.


Amarapedia
Wikipedia
Wikimedia Commons
Wikiturriak
Wikidata

2015-6-24

Amarapedia balorazioa[aldatu iturburu kodea]

Amarapedian editatzen:Esther Solè, Larraizi; Gotzon, Ksarasola, A Aisa, MZumarraga... besteak beste

Kaixo guztioi!! Pasa da Amarapedia eta bertan gertatutakoaren berri eman nahi dizuegu. Lehenik eta behin eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, ikastaroetara joaten, editatzen, zuzentzen, argazkiak gehitzen....Eskerrik asko ere etortzerik izan ez zenutenontzat baina nola edo hala lagundu duzuen guztiontzat. Bejondeizuela!

30 lankidek parte hartu dute ikastaroetan eta 100dik gora artikulu daude Amarapediaren interes gunean.

Jardueren balorazioa[aldatu iturburu kodea]

Amical Wikimedia – Esther Solé[aldatu iturburu kodea]

Oso interesgarria gertatu zen Esther Solé-ren hitzaldia. Katalunian 2007an nola antolatzen hasi ziren kontatu zigun. Gaur egun badute Interes Tematiko elkartearen estatusa eta horrek kapitulu baten mailan jartzen die Wikimedia Fundazioak haien funtsen banaketan. Beren helburua norabide bikoitzekoa da: batetik, munduko ezagutza guztia katalanera ematea, eta bestetik, katalan kultura mundura ezagutzera ematea. Halere, horretara iristeko bide luzea egin behar izan dute eta horren xehetasun guztiak kontatu zizkigun Estherrek. Egindako lanaren fruitua 2013 ikusten hasi ziren, kultur eragile saria jaso eta interes tematikodun talde bezala onartuak izan zirenean. Masa-kritiko baten beharraz ere aritu ginen berarekin. Hastapenetan 20 erabiltzaile inguru zebiltzan Amicalen eta egun 90 inguru dira. Egiten dituzten lankidetzen arabera, unibertsitateak, museoak, artxibategia, liburutegiak eta abar daude.

Euskarazko Wikipediari buruzko mahai-ingurua[aldatu iturburu kodea]

Xabi Payari erakusten Josu. Inguruan Iñaki LL, Mailopete, Xabier Cañas, Depuntillas...

Baten bat ahaztuko dut, baina mahai-inguruan hauek izan ginela uste dut: Larraizi, aitzolete, joxemai, Iñaki LL, Josu, martamazao, A Aisa, MZumarraga, Ksarasola ...

Hainbat puntu ukitu ziren:

  • Kalitatea – Kantitatea: honi buruzko hausnarketa bat egin beharko litzatekeela aipatu zen. Kalitatea inportantea da horrek gure Wikipediari prestigio ematen diolako. Alde horretatik zirriborro eta artikulu kaxkar gehiegi dago. Bestalde, aipatu zen ere interesgarria zela gai guztien inguruko artikuluak egotea, euskaraz ahalik eta item gehien ukitzea, batzuetan informazio minimo hori izatea nahikoa izaten dela.
  • Erabiltzaile ibilbideak: erabiltzaileak modu askotan iristen dira Euskarazko Wikipediara: militantziagatik, gustuagatik... Uste da harremanak anonimoak izatea jendea urrundu egiten duela parte hartzetik. Garrantzitsua da berriei laguntza eskaintzea, egindakoak eskertzea eta abar Wikipedian gustura sentitu daitezen. Euskarazko Wikipedian ikusten da badirela administratzaile asko dagoeneko nahiko utzita dutenak. Wikipedia uztearen arrazoien inguruan hitz egin da eta horietako bat gatazkek sortzen duten nekea dago. Zorionez, euskarazko Wikipedian hori ez da maizegi gertatzen. Hala ere, dispertsio handia ikusten da erabiltzaileen artean, batzuetan borondatezkoa, bakarka lan egitea nahiago delako, eta beste batzuetan, elkarren arteko proiektuak falta direlako.
  • Topatzea eta elkartzea: Kataluniako esperientziaren harira, euskarazko Wikipediaren egoeraren diagnostiko bat egin zen. Oso urruti ikusten genuen geure burua Amical bezala antolakuntza batetik, izan ere batzuetan lehen aldiz topatzen ginen urteetan aritutako wikilariak baikinen. Masa-kritiko gutxieneko bat beharko litzateke eta horretan kopuruak badu garrantzia. Horrelako zerbait egitekotan modu apalean hasi beharko ginateke, hain zuzen ere, Amicalek hastapenetan egin zuen antzera. Posible ikusten genuen euskal wikilarien bilkura bat egitea eta datorren urterako ekimenak, jarduerak eta abar antolatzea, gure ahalmenen eta gaitasunak ondo neurtuta. Balizko bilkura horretan gutxieneko plangintza bat egin liteke eta euskal komunitatea barne mailan trinkotzeko eta kanpora begira erakargarri bihurtzeko.
  • 2016ko Jarduerak: Hor aipatu zen adibidez Elhuyar Fundazioarekin egin litekeen lankidetza, beren ikerketa sariak eta Wikipedia elkartuz; Unibertsitatearekin (ikasleak beren lanak Wikipedian argitaratuz), bertako erakunde kulturalekin lankidetza... Azken puntu honetan Donostia 2016ko kultura hiriburutza aipatu zen arduradunetariko bat bertan zegoela. Donostia 2016 Fundazioaren helburua Wikipediaren inguruan datorren urtean ekimenen bat burutzea da eta horretan haien babesa izan genezake. Bestalde, Donostiako Liburutegi sareak hemeroteka historiakoa digitalizatzen ari da eta hori guztia Wikiiturrietan jartzeko aukera aipatu zen. Aipatu zen hiriburutzaren urtea txanpa ederra izan daitekeela euskal Wikipedia ere bultzatzeko.

Datu kuantitatiboak[aldatu iturburu kodea]

Amarapediari buruzko datu kuantitatibo batzuk Wikimetrics-etik aterata. Proiektuak 108 artikulu markatu dira, eta horietatik 82 neurtu dira.

Adierazlea Datuak Oharrak
Erabiltzaile berriak 30
Oinarrizko testuaren itzulpena 28 hizkuntza HEO ikasleekin egindako lankidetza
Artikulu itzulpena katalana (1), frantsesa (2) eta ingelesa (1)
Sortutako artikuluak 79 Hau da, ikastaroetan parte hartu dutenek, maiatzaren 13a eta 30a bitarte egindako artikulu berriak
Edizioak 13-30 1.936 maiatzaren 13-30 bitarteko ikasleek egindako edizioak
Edizioak 31-05 140 ekitaldiaren hurrengo astean ikasleek egindako edizioak






2015-5-19

Amarapedia University-ko lehen promozioa!

Hasi gara ikastaroekin eta hemen duzue lehenengo taldearen argazki bat. Maiatzaren 26ko eta 28ko ikastaroetan oraindik tokia geratzen da 19:00etako txandan.





2015-4-17


Kataluniako Amicaleko ordezkariatza Amarapedian: Esther Solé[aldatu iturburu kodea]

wikimedia.cat

Amarapedian egingo diren jardueren artean, Kataluniako Amical Wikimedia elkartetik Esther Solé etorriko da beraien esperientzia kontatzera. Amicala 2008an sortu zen irabazirik asmorik gabeko elkartea da eta bere helburu nagusia ezagutza guztia katalanez eskuragarri jartzea da. Horretarako ekintza ugari egiten dituzte, batez ere, liburutegiekin eta museoekin batera.

Esther Solé (ESM) Kataluniako Amical Wikimedia elkarteko kidea da. Artearen historian lizentziatua, Mollerussan jaio zen eta katalanezko Vikipèdian dagoeneko 5.000 edizio inguru egin ditu. Bere ekarpen oso eremu zabala hartzen dute, hasi zenbait artisten biografiatik, Lluïsa Vidal eta Miley Cyrus esaterako, alpinisten istorioak bitarte. Wikipediaren inguruko hainbat wikiglam tankerako ekimenen antolakuntzan parte hartu du eta wikilari-egoiliar bezala ere aritu da Morera Museoan.





2015-4-13

Amarapedia Olatu Talka jaialdian: albistea[aldatu iturburu kodea]

Gaur ezagutzera eman da Olatu Talka jaialdiko webgunean Amarapediari buruzko informazioa.


Amara auzoa wikituko dugu Olatu Talkan!

"Olatu Talka badator! Aurtengoan, Donostiako auzoetan presentzia areagotzeko asmoz, guneetan antolatuko ditugu ekimen ugari, honen adibide, Amarako Mentxu Gal lorategiak (Araba parkearen parean dagoen plaza). Gune honek maiatzaren 30ean programazio propioa izango du, besteak beste, Amarapedia ekimena. Adi, ekimenerako zuen laguntza behar dugu eta!

Amarapedia proiektu parte hartzailea izango da, Amara auzoaren identitatea eta kultura zabaltzea bilatzen duena. Egitasmoaren funtsa Amara wikitzea da, hau da, Wikipedia entziklopedia askearen baitan auzoko kale, eraikin, jende, ekipamendu, plaza eta abarren edukia sortu eta argitaratzea.

Amarapedian auzotarren parte hartzea ezinbestekoa izango da, eurak izango baitira eduki sortzaile! Wikipediaren erabilpenean trebatzen joan daitezen, zenbait ikastaro egingo dira jaialdiaren aurretik. Ekimena, kalean sortutako edukiaren QRpedia kodeen ezarpenarekin amaituko da, espazio bakoitzaren historia telefono adimentsuen bitartez ezagutzeko aukera bermatuz.

Proiektuak badu beste ezaugarri bat; eduki guztia euskaraz sortuko dela, alegia. Bide batez, Wikipediako euskarazko edukia indartzea eta euskarazko wikilarien komunitatea indartzea du xede. Abiapuntu horretatik, edukia ahalik eta hizkuntza gehienetara hedatzeko saiakera egingo da.

Mentxu Gal plazak 3 espazio nagusi izango ditu Olatu Talkan. Lehenengoa, ‘Edit-a-thona’ puntua izango da, hau da, edizio puntua. Bertan 10-15 ordenagailu jarriko dira parte hartzaileek Amara auzoaren inguruan edukia sor dezaten. Bigarren espazioan, kontsultatzeko materiala izango dute parte hartzaileek. Azken espazioa puntu mixtoa izango da, ekintza gehigarriekin osatuko dena, besteak beste, hitzaldiak, mahai-inguruak…

Amarapediaren antolatzaileen artean Amarako Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegia, Euskarazko Wikipedia komunitateko Wikilariak, DSS2016, Donostiako Udaleko euskara zerbitzua eta Amarako auzotarrak eta elkarteak daude."

Prentsa bulegoa[aldatu iturburu kodea]