Wikiproiektu:EHU-Medikuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
EHU-Medikuntza
Wikipedia
Wikimedia Commons
Wikidata

Unibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, hortik Euskal Herriko Unibertsitateak, Eman ta zabal zazu Iparragirreren esaldi sonatua bereganatu izana.

Wikipedia entziklopedia askeak eta kolaboratzaileak, oso antzeko helburuak ditu: munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea. Wikipediak gaur egun 42 milioi artikulu ditu 295 hizkuntzetan eta munduko 6. webgune bisitatuena da. Euskara bezala hizkuntza txiki eta gutxituentzat sekulako aukera izan da entziklopedia hau, bestela izugarri garestiak diren baliabideak aurrezten baititu.

Unibertsitatea eta Wikipedia, biak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak dira: bata hezkuntzara eta ikerketara bideratua, eta bestea, entziklopedia kolaboratzaile bat da. Bien arteko elkarlana aberasgarria delako, batak bestea laguntzen eta hobetzen duelako, elkarlana ezinbestekoa da.

Zergatik medikuntza?[aldatu iturburu kodea]

Medikuntzari buruzko artikulu gutxi ditugu Euskarazko Wikipedian. Anatomia, gaixotasun edo sendagaiei buruzko artikuluak oso bilatuak dira sarean, baina euskaraz edukia emateko dugun gaitasuna txikia da. Horregatik proiektu honekin EHUko ikasleekin batera gai hauei buruzko artikuluak sortu eta hedatuko ditugu.

Orrialde honetan aurkituko duzue behar diren lotura, baliabide eta artikuluen zerrenda.

Ekin diezaiogun bada, lanari!

Argazki galeria[aldatu iturburu kodea]