Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal autoritateak/Baliabideak

Aurkezpena Metodologia Arauak Zerrenda Baliabideak

Wikitestu tutorial azkarra[aldatu iturburu kodea]

Tutorial osoa hemen: Wikitestu tutoriala.

Letra lodia eta etzana[aldatu iturburu kodea]

Wikikode arruntenak letrakera lodiarena eta etzanarena dira. Testuari lodi edo etzan itxura emateko, hainbat apostrofo ( ' ) erabili behar dira, formatu hori eman nahi zaion hitzaren aurrean eta atzean:


  • ''etzana'' idatzita, etzana agertuko da. (Bi apostrofo alde bakoitzean.)
  • '''lodia''' idatzita, lodia agertuko da. (Hiru apostrofo alde bakoitzean.)
  • '''''lodi etzana'''''idatzita, lodi etzana agertuko da. (Bost apostrofo alde bakoitzean.)


Testuei formatua emateko formarik errazena, ondorengo botoiak erabiltzea da: Lodia edo Etzana. Biak edizio-barraren ezkerraldean daude. Halaber, nahi duzun testua aukeratu eta dagokion botoian klikatuz ere egin daiteke.

Atalen izenburuak eta azpiatalburuak[aldatu iturburu kodea]

Atalen izenburuak (atalburuak) artikulua antolatzeko era erraza dira. Artikulu batean, bi eztabaidagai edo gehiago baldin badaude, artikulua hainbat ataletan bana dezakezu atalburuen bitartez.

Atalburuak honela sortzen dira:


  • == Lehen mailako atalburuak == (Bi berdintza ikur)
  • === Azpiatalburua === (Hiru berdintza ikur)
  • ==== Bigarren azpiatalburua ==== (Lau berdintza ikur)
  • ===== Hirugarren azpiatalburua ===== (Bost berdintza ikur)
  • ...


Edizio-barrako «Aurreratua» botoia sakatuz, erraz-erraz gehitu ditzakezu atalburuak; ondoren, egin klik ezkerreko «Izenburua»n, eta goitibeherako menu bat zabalduko da nahi duzun atalburu maila aplikatzeko.

Artikulu batek lau atalburu edo azpiatalburu baditu gutxienez, eduki-taula agertuko da automatikoki (wikitestuan ___TOC___ adierazten dena). Egizu proba proba orrian, eta ikusiko duzu nola lau atalbururekin eduki-taula agertuko den automatikoki.

Artikulu batean irudi bat nola txertatu[aldatu iturburu kodea]

Badakizunez, Wikipediak Wikimedia Commonsetik edaten du irudietarako. Nahi dugun irudia edo multimedia fitxategia Wikipediara ekartzeko, nahi duzun artikuluko tokian ondorengo lotura sortu behar duzu:


[[Fitxategi:Fitxategiaren izena|Aukerazko testua]]


botoiarekin ere egin dezakezu hori, edizio-kutxaren goialdeko barra agertzen dena (baliteke zure nabigatzailean ez agertzea). Aukeratu fitxategiaren izena eta aukerazko testua — barra bertikal (|) batez banatuak— eta sakatu botoia. Ondorengoa idatziko du: [[Fitxategi: aurretik eta ]] atzetik.

«Fitxategiaren izena» irudiaren izena da bere luzapena barne, gehitu nahi duzun irudiaren formatua zehazten baitu (.jpg, .png, etab.).

«Aukerazko testua»-k irudiaren deskribapen laburra eduki behar du, edo epigrafe bat. Garrantzitsua da pantaila-irakurgailua erabiltzen duten pertsona itsuentzat edo testuan oinarritutako nabigatzaileentzat.

Ondoren, orrialdea birkargatzea besterik ez da falta lotura egiaztatzeko. Gogoratu letra larriak eta xeheak errespetatzeaz irudiaren loturan.

Irudia lauki batean[aldatu iturburu kodea]

Ilargiaren ikuspegia

Irudia lauki batean sartu dezakezu, eskuinean ikusten den Ilargiaren irudian bezala. Horrela finkatu da Wikipediako irudien tamaina estandarra, 225 pixel ingurukoa, eta ingelesezko thumb hitzaz definitzen da. Horretarako honela egin behar duzu:


[[Fitxategi:Fitxategiaren izena|thumb|Aukerazko testua]]


Adibidea:


[[Fitxategi:Moon.jpg|thumb|Ilargiaren ikuspegia]]


Ezkerrean ere ager daiteke, "left" idatziz:


[[Fitxategi:Moon.jpg|thumb|left|Ilargiaren ikuspegia]]

excel2wiki[aldatu iturburu kodea]

Excel taulak wikitaula bihurtzeko tresna: Excel2wiki