Aurkezpena | Metodologia | Arauak | Zerrenda | Baliabideak |
Lan-eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proiektuaren xedea euskal bibliografiaren parte diren eta izen-abizen euskaldunak dituzten pertsona-autoritateen normalizazioa da, euskaraz autoritate horiek nola eman behar diren finkatzeko. Proiektuaren xedea hori delarik, haren lan-eremua zehaztu aurretik, garrantzitsua da euskal bibliografia definitzea: Euskal Herrian argitaratu edo ekoitzitako lanak (edozein delarik argitaratze edo ekoizte hizkuntza, gaia, formatua...) eta (esparru honetatik kanpo egonda ere) euskaraz argitaratu edo ekoiztutakoak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak. Lan-eremua mugatzeko, irizpide batzuk finkatu dira:
- Euskal deiturak dituzten pertsona-autoritateak. Pertsona-autoritate horiek Euskal Herrian jaiotakoak, edo euskal bibliografia batean sartzen direnak izan behar dute. Adibidez, Txiki Benegas (Caracasen jaioa eta Madrilen hila) edo Xabier Irujo (Caracasen jaioa). Aldiz, arau hauek ez dira aplikagarriak euskal deitura duten baina euskal bibliografiarekin inolako loturarik ez duten pertsona-autoritateen kasuan; esaterako, Julio Cortázar egile argentinarra.
- Erdarazko deitura duten, baina euskal bibliografian sartzen diren autoritateak (Louis-Lucien Bonaparte, Esteve Materra, René Cassin, Antonio Valverde) proiektuaren lan-eremuan sartzen dira. Eta aztertu beharko da izen-abizenak erdaretako grafietan eman behar diren edo, tradizioz hala erabili direlako, euskaldundu egin behar diren.
- Aurreko irizpideak betetzen dituzten pertsona-autoritate horien obren hizkuntza ez da kontuan hartuko irizpide hauek aplikatzeko orduan. Hau da, definitutako lan-eremuan sartzen dira, ez bakarrik euskaraz lan egiten duten pertsona-autoritateak, baita erdaratan lan egiten dutenak ere.
Lan moldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egile bakoitzarentzat txosten bat egiten da : berari buruzko gaur arte izan diren aipa moldeak jasotzen dira eta aztertzen (egitura normatiboek sortutako autoritateak, egileak berak erabilitako formak, bere heriotza ondoko edizio eta aipamenetan erabilitakoak, gaur egun erreferentziazko iturrietan erabilitakoak). Iturri nagusiak hauek dira: VIAF, ISNI,
BNE, BNF, AUBI, Azkue liburutegia, Bilketa, Wikipedia, Auñamendi.... Lantaldeak finkatu irizpideak aplikatzen dira, eta hauen arabera txostenak azaltzen du zein forma hautatzen zaion. Salbuespenak aztertuak eta justifikatuak dira. Txostenaren eginkizuna da kasu bakoitza dokumentatzea, eta oinarri arautu bat bermatzea erabakitzen diren autoritate izeneri.
- Euskal egileen kopurua kontutan hartuta, eta ikusiz ere hizkuntzaren historiak (euskararen grafiaren finkatzea eta hizkuntzaren normalizatzea) duen eragina eta zerikusia autoritateen definitzean, korpusa 3 multzotan moztea erabaki da:
- Autoritate klasikoak (1900 urtea baino lehen zendutakoak)
- Autoritate garaikideak (1900-1978 bitartean zendutakoak) : hizkuntza arautu baino aitzineko egileak. Talde hau osatzeko kontuan hartu da euskara batuaren lehen arau-multzoak 1968 urtean eman zirela. Data horri 10 urteko epea gehitu zaio, hamar urte denbora nahikoa estimatu delako arau horien erabilera finkatu eta gizarteratzerako.
- Autoritate garaikideak (1978 ondoren zendutakoak eta gaur egun bizirik daudenak) : euskara normalizatua da, arauak gizartean ezagunak dira.
- Bi autoritate mota bereizten dira : 1/ pertsona-egileak (idazle, itzultzaile, margolari...), eta 2/ pertsona-gaiak (errege, pertsona historiko..., dokumentuetan aipatuak). Katalogatzerakoan, bi kategorientzat autoritateak finkatzea baliagarri da. Bainan lehen etapa batean, pertsona-egileen tratatzeari lehentasuna ematen zaio.
- Bi fitxa mota lantzen dira. Zabalagoa, euskal deiturak dituzten autoritateen kasuan eta laburragoa, deitura erdalduna izanagatik ere, euskal bibliografian sartzen diren egileen kasuan.