Wikiproiektu:Idazlezainak/2017

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idazlezainak 2017
Wikipedia
Wikipedia loves libraries
Wikimedia Commons
Wikiliburuak
Wikiturriak
Wikiesanak

Euskal idazleei buruzko artikuluak sortzea, gaurkotzea, hobetzea eta ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea da Idazlezainak proiektuaren xedea. Liburutegiek, zerbitzu publiko gisa, tokiko egileak (idazleak, ilustratzaileak, artistak...) babesteko eta sustatzeko bokazioa dute, haiek baitira gertaera literarioen muina eta iturburua. Egitasmo honetan, liburuzainek, liburuak zaintzeaz gain, idazleak ere zaintzen dituzte Wikipedian, haien artikuluak sortuz, gaurkotuta mantenduz eta ahalik eta hizkuntza gehienetan eskainiz.

2017 ikasturtean bi ildo landu dira: martxoan hasi eta ekaina bitarte, Katalanezko Wikipediarekin elkarlanean, euskal 25 egile landu dira eta gaztelerazko Wikipediara itzuli handik segidan Kataluniako liburuzainek Katalanezko Wikipedian jartzeko. Iraila-abendua bitarte, beren ahotsa Wikipediarako jarri duten euskal idazleen artikuluak osatu dira, argitaletxeen bitartez askatutako liburu azalen obrak sortu eta osatu eta, azkenik, Haur eta Gazte Literatura Wikiproiektuko artikuluak orraztu.

Idazlezainak egitasmoa azaltzen duen posterra

Aurrekariak[aldatu iturburu kodea]

Idazlezainak, Donostiako Liburutegien ekimena da. Proiektuaren aurrekaria 2016an dago. Urte horretan, Donostiaren Kultura Hiriburutza aprobetxatuz, Donostiapedia izeneko proiektua barruan, Haur eta Gazte literaturaren inguruko proiektua abiatu zuen Donostiako Haur Liburutegiak. Esperientzia horren arrakasta ikusita, 2017an proiektu hori haur literaturaz harago zabaltzea erabaki da, eta hala, Liburuzainak Wikipedian modu aktiboan lan egiteko proiektua sortu da. Inspirazioa Kataluniako liburutegietatik dator, izan ere, bertako liburuzainak oso aktiboak baitira Wikipedian eta badute idazleak babesean hartzeko egitasmo bat.

Parte hartzaileak[aldatu iturburu kodea]

Idazlezainak proiektuan Donostiako liburutegietako zenbait liburuzainek parte hartzen dute. Hainbat erakundeetatik datozten (Donostia Kultura, Koldo Mitxelena Kulturunea eta HABE Liburutegia) liburuzainak dira, helburu bakar batekin bildu direnak: euskal egileei buruzko informazioa zabaldu eta ahalik eta hizkuntza gehienetan Wikipedietan jartzea.

Donostiako Idazlezainen lehen bilera otsailaren 28an. Euskal egileak sarean jartzeko prest!

Idazlezain figura[aldatu iturburu kodea]

Idazlezainak hitz joko bat da, baina zentzuan esanahiarekin bete betean asmatzen duela uste dugu. Euskaraz, liburuzain liburutegiaren kudeaketan arduratzen den pertsona izendatzeko erabiltzen den hitza da, liburu eta zain hitzen elkarketatik sortzen dena. Liburuzainak, beraz, liburuak “zaintzen” dituen pertsona da. Uste dugu liburuzainaren lana ez dela bakarrik liburuak zaintzea, baizik eta sortzaileak zaintzea ere bai, hori baita kultura gertakariaren iturburua. Bereziki, tokiko sortzaileak edo idazleak zaintzea ere bada liburuzainaren ardura, kultura eragile gisa. Idazleazainak, gure inguruko idazleak zaintzea du helburu, hau da, egilearen ikusgarritasuna handitzea, bere obra ezagutzera ematea eta euskarazko hizkuntza eremutik harago ematea. Horretarako, idazlezainek Wikipedian egiten dute lan, idazleen artikuluak sortzen, eguneratzen eta itzultzen.

Helburuak[aldatu iturburu kodea]

Lau helburu nagusi ditugu:

  1. Euskal idazleen artikuluak Wikipedian sortzea, hobetzea, gaurkotzea eta ahalik eta hizkuntza gehienetan ematea.
  2. Liburutegi zerbitzuaren ikusgarritasuna areagotzea arlo digitalean.
  3. Liburuzainak arlo digitalean trebatzea.
  4. Literaturaren inguruko ikus-entzunezko ondarea zabaldu eta handitzea: liburu azalak, idazleen ahotsak...

Bazkide eta laguntzaileak[aldatu iturburu kodea]

Idazlezainak egitasmoan, Donostia Kulturarekin batera, erakunde ezberdin ugarik parte hartu dute. Bazkide garrantzitsuenak ondokoak lirateke:

  • Euskal Idazleen Elkartea (EIE)
  • Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE)
  • Amical Wikipedia
  • Donostiako Udala - Euskara Zerbitzua

Parte hartu nahi duzu?[aldatu iturburu kodea]

  • Liburutegi batean lan egiten duzu eta proiektu honetan parte hartu nahi duzu, baina ez dakizu nola?
  • Literatur eta Wikipedia zalea zara eta parte hartu nahi zenuke?
  • Liburutegi bateko langilea/erabiltzailea zara eta zure udalerrian antzeko egitasmoren bat egitea nahi duzu?

Mesedez, jarri harremanetan Donostiako Liburutegiekin, Koldo Mitxelena Kulturunearekin edo HABE liburutegiarekin. Mila esker.