Idazlezainak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ongi etorri Idazlezainak egitasmora

Liburuzainek, liburuak zaintzeaz gain, idazleak ere zaintzen dituzte. Idazlezainak taldeak  Wikipedian egiten du hori, sortzaileen artikuluak sortuz, gaurkotuta mantenduz eta ahalik eta baliabide gehien eskainiz. 2018ko erronka nagusia literatura unibertsala izan da. Hezkuntza Egitasmoarekin bat eginez, literatura unibertsaleko obrak landu ditugu asteroko dinamikan. Oinarrian, EIZIEk egindako Literatura Unibertsala bilduma dago, horietako lan batzuk aukeratuz egindako zerrenda baita. Euskaraz disfruta daitekeen liburu sorta bat dugunez, helburua liburu sorta horien sortzaileei buruzko kalitatezko artikuluak sortzea da. Ez dugu ahaztu behar, hala ere, liburutegiak zerbitzu publiko gisa, tokiko egileak (idazleak, poetak, ilustratzaileak, artistak...) babesteko eta sustatzeko bokazio duela, haiek baitira gertaera literarioaren muina eta iturburua, eta horiek zaintzen ere jarraituko dute idazlezainek.

Idazlezainak proiektuan Donostiako liburutegietako 15 liburuzainek parte hartzen dute. Donostia Kultura, Koldo Mitxelena Kulturunea eta HABE Liburutegia erakundeetako liburuzainak dira.

Liburutegi eta Wikipediaren arteko lankidetza azaltzen duen bideo laburra


Info +

Baliabideak

Aurreko edizioak

Idazlezainak egitasmoari buruz gehiago jakiteko: