HABE Liburutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
HABE Liburutegia
Eusko Jaurlaritza Antiguo Auzoa.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 43° 18′ 49″ N, 2° 00′ 20″ W / 43.31370971°N,2.00545348°W / 43.31370971; -2.00545348Koordenatuak: 43° 18′ 49″ N, 2° 00′ 20″ W / 43.31370971°N,2.00545348°W / 43.31370971; -2.00545348
Historia eta erabilera
Irekiera1994
Arkitektura
Webgunea http://www.ikasbil.eus/web/liburutegia/home
Kontaktua
Helbidea Vitoria-Gasteiz, 3 - 4.a eta c/ Vitoria - Gasteiz, 3, 4º
E-posta mailto:liburutegi@habe.eus eta mailto:liburutegi@habe.org
Telefonoa tel:+34-943-02-26-02 eta tel:+34-943-75-20-74
Webgune ofiziala

HABE Liburutegia biblioteka espezializatu eta publikoa da. Eleaniztasuna du ardatz nagusi eta hizkuntzen alde didaktiko, soziologiko, psikologiko eta hezkuntzari buruzkoak jorratzen ditu, arreta berezia eskainiz euskarari eta Euskal Herriko egoera linguistikoari.

Donostian kokatua, HABE erakundearen liburutegia da eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen partaide.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. hamarkadaren lehen urteetan hasi zen HABE euskalduntzearen eta alfabetatzearen gaiak jorratuko zituen biblioteka bat atontzen.[1] Erakundeko teknikarien eta helduen euskalduntzearen sektorea osatzen zuten profesionalen dokumentazio beharrei erantzuteaz gain, Liburutegiaren hasierako helburua izan zen hizkuntzen eta eleaniztasunaren gaia jorratzen zituzten gizarteko eragileen beharrei erantzutea (profesional, unibertsitateko irakasle, ikertzaileenak... eta, oro har, herritarrenak). Horregatik izan da beti liburutegi espezializatu zein publikoa.

Euskaratik eta Euskal Herriko hizkuntza egoeratik abiatuta, mundu osoan eta hizkuntza guztien baitako prozesu didaktiko, soziologiko, psikologiko, hezkuntzazkoek osatzen dute Liburutegiaren eremu tematikoa.

Funtsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarri ezberdinetako 43.000 dokumentu eta 750 aldizkari inguruk osatzen dute Liburutegiaren funtsa.

Liburutegia hiru eremu tematikotan antolatuta dago:[2]

  • Hizkuntzalaritza Aplikatua

21.000 dokumentu. Hizkuntzen didaktika, soziolinguistika eta psikolinguistika, eta hizkuntzek hezkuntza-sistemetan duten tokia jorratzen dituzten dokumentuak jasotzen ditu atal honek. Nazioarteko literatura zientifikoak osatzen du atala.

  • Euskal Biblioteka

14.500 dokumentu. Euskarazko ekoizpena biltzen duen atala: euskal literatura osoa eta, horrez gain, jakintza-gai guztietan euskaraz argitaratutako lanak. Edozein jakintza-arlo euskaraz landu nahi duenarentzat materialak eskura jartzea da atal honen xedea.

  • Material Didaktikoa

7.500 dokumentu. Hizkuntzak ikasteko eta irakasteko metodo eta materialak biltzen dituen atala. Euskara ikasteko eta irakasteko materialak modu sakonean jasotzen dira atal honetan, eta baita beste hizkuntza asko ikastekoak ere: ingelesa, frantsesa, gaztelania, arabiera, alemana, txinera, japoniera, hindiera, katalana, galiziera, eskoziera, errumaniera, kroaziera, suediera...).

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegi orokorrek eskaintzen dituzten zerbitzu arruntez gain (kontsulta bibliografikoak, mailegua, erreprografia, bisita gidatuak, desideratak...), espezializatua izanik, bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu:

  • Liburutegien arteko mailegua: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiekin, REBIUN sarean eta WorldCat sarean.
  • Alertak zerbitzua: zerbitzu honen bidez, liburutegia harpidetuta dagoen aldizkari zientifikoen azken aleen alertak (aurkibideak) e-postaz jasotzeko aukera dute erabiltzaileek.

Sareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HABE Liburutegiak sare hauetan hartzen du parte:

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea
  • REBIUN
  • Dialnet
  • WordlCat

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irizar, Imanol; Oliveri, Oihane. (2013). «HABE Liburutegia: hizkuntzen didaktikan eta eleaniztasunean espezializatua» Hizpide (Donostia) (80) ISSN 1136-5714 . Noiz kontsultatua: 2016-09-03.
  2. HABE Liburutegia webgunea. . Noiz kontsultatua: 2016-09-03.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.