Wikiproiektu:Informatika/Sistema eragileak1

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea programa bat da, hau da, software bat, konputagailua piztu ondoren sistema informatikoaren baliabideak antolatzeaz arduratzen dena, bai hardwarean eta bai softwarean, horrela bezero eta ordenagailu arteko komunikazioa ahalbidetuz.

Honen zeregin nagusia, bezeroei konputagailua kontrolatu ahal izateko beharrezko izango dituen tresnak eskaintzea da. Horrela, konputagailua modu sinple eta erraz batean erabili ahal izateko.

Oinarrizko zereginak konputagailuaren baliabideak kudeatzea, hardwarea koordinatzea eta konputagailuaren memoriako fitxategi eta direktorioak antolatzea dira.

Sistema eragilearen helburuetako bat hardware baliabideen kudeaketa egitea eta sarbidean babesa ematea da. Mikroprozesadoreak erabiltzen duten aparatu elektroniko gehienak sistema eragilea daukate (telefono mugikorrak, DVD irakurgailuak, konputagailuak, irratiak, bideratzaileak, etab.). Kasu horietan, interfaze grafiko baten bidez erabiltzen dira, leiho kudeatzaile batekin edo mahaigain ingurune baten bidez. Mugikor bat bada, kontsola baten bidez edo urrutiko kontrolaren bidez DVD-a bada, eta komando lerro bidez edo web nabigatzaile baten bidez bideratzaile bat baldin bada.


[1] [2] [3]

  1. http://www.areatecnologia.com/sistemas-operativos.htm
  2. https://www.ecured.cu/Sistema_operativo
  3. https://es.wikipedia.org/wiki/Sistema_operativo