Wikiproiektu eztabaida:Bizitzaren Zuhaitza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hyperoodon ampullatus espeziearen sailkapen okerra[aldatu iturburu kodea]

Hyperoodon ampullatus espezieari dagokion sarreran hau esaten da:

"Hyperoodon ampullatus Hyperoodon generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Ziphiidae familian sailkatuta dago."

Argi dago akatsa dela. Artiodactyla kendu eta Cetacea jarriko dut. —Aurreko iruzkin sinatugabea 212.55.29.254 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2018-09-25, 12:30).

Bikainǃ Guztion artean egiten dugu Wikipedia. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-09-25, 12:20 (UTC)

Ozpin-euli artikuluaren izena[aldatu iturburu kodea]

Proposatu nahi dugu Ozpin-euli artikuluari izena aldatzea eta, horren ordez, Drosophila melanogaster izen zientifikoa ipintzea.

Legamiaren bideoa Txikipedian[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, haurrei okerreko ideiarik ez sortzearren, Txikipediak legamiaren orrian aurkezten duen bideoa ezabatzea aholkatuko nuke, oker ez banago mugimenduan ikusten dena makrofago bat baita legamia (biribil berdeak) irensten (S13 bideoa, hemendik aterata https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC1790725/). Haurrek eskolan legamia begiratzen badute mikroskopioz, onddo zelulabakar biribildua ikusiko dute soilik, geldi dagoena (nik dakidanez mugiezina baita, ez du ziliorik edo antzekorik...); eta hortaz, itxaropen faltsurik ez pizteko... Oker banago, barkatu. —Aurreko iruzkin sinatugabea Oihana Barrutia (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2021-10-25, 13:41).

Eskerrik asko oharrarengatik, Oihana. Zuzenduta! --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2021-10-25, 13:07 (UTC)