Willem van Heythuysenen erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Willem van Heythuysenen erretratua
Frans Hals 042.jpg
Jatorria
Sortzailea Frans Hals
Sorrera-urtea 1625
Jatorrizko izenburua Willem van Heythuysen
Amaiera lekua Haarlem
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 134,5 zentimetro
Altuera 204,5 zentimetro
Genero artistikoa erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Alte Pinakothek (Munich)
Bilduma Bavariako Estatuko Margo-Bilduma
Inbentarioa 14101
Jabea Willem van Heythuysen (en) Itzuli, Gerrit Willem van Oosten de Bruyn (en) Itzuli, list of Princes of Liechtenstein (en) Itzuli eta Alte Pinakothek (Munich)

Willem van Heythuysenen erretratua (nederlanderaz: Portret van Willem van Heythuijsen) Frans Halsek 1625-1630 urtetan margotutako margolana da. Erabili zuen teknika olioa mihise gainean izan zen. Tamainua 2,04x1,34 zm-koa da, beraz tamainu naturala. Gaur egun [Munich]]eko Alte Pinakotheken ikus daiteke non Bildnis des Willem van Heythuysen izenburuarekin erakusten den.

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Willem van Heythuysen Haarlemen diru asko eskuratu zuen merkataria izan zen. Batez ere hariekin lan egiten zuen. Erlijioaren ikuspuntutik, oso kalbinista zorrotza zen. Hirian bi babesetxe sortu zituen; horietako bat oraindik dabil.

Margolanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretratu hau Halsen teknikaren ohikoa da. Merkataria aristokrata gisa agertzen da margolanean: oin bat aurreratua eta eskua ezpataren eskutokian. Jarrerak arrotasuna eta bere buruarekiko ziurtasuna adierazten du. Atzealdean, gortin gorri batek atea ezkutatzen du. Hau sinbolo gisa interpretatu da: Marteren tenpluko sarrera izan daiteke, bake garaian itxita. Arrosondoa, lurrean dagoen hostoa eta bikotea iheskortasunaren sinboloak dira; nolabait ondareak eskuratzeko behar den lana gogorazten digute.[1]

Merkatariak pertsona garrantzitsu gisa aurkezten digu margolariak. Janzkera oso dotorea du, dotoreegi agian, eta gauza ederrez inguratuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hermann Bauer, “El Barroco en los Países Bajos”, Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 296 or., ISBN 3-8228-4744-5

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]