Edukira joan

Williamsburg (Virginia)

Koordenatuak: 37°16′15″N 76°42′25″W / 37.2708°N 76.7069°W / 37.2708; -76.7069
Wikipedia, Entziklopedia askea
Williamsburg
Williamsburg
hiri independentea
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Virginia
AlkateaDouglas G. Pons (en) Itzuli
Jatorrizko izenaWilliamsburg
Posta kodea23185–23188, 23185 eta 23186
FIPS kodea51-86160
Herriburuabaliorik ez
Geografia
Koordenatuak37°16′15″N 76°42′25″W / 37.2708°N 76.7069°W / 37.2708; -76.7069
Map
Azalera23.514674 km²
Altuera15 m
MugakideakYork konderria (Virginia) eta James City konderria (Virginia)
Demografia
Biztanleria15.425 (2020ko apirilaren 1a)
373 (2015)
Dentsitatea655,97 bizt/km²
Etxebizitzak4.485
Informazio gehigarria
Sorrera1638
Telefono aurrizkia757
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu
williamsburgva.gov

Williamsburg Virginiako hiri independente bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Azken zentsuaren arabera 15.425 biztanle zituen. Virginiako penintsulan dago, Hampton Roadseko eremu metropolitarraren iparraldean. James City konderria dauka mendebaldean eta hegoaldean eta York konderria ekialdean.

Williamsburg 1632an sortu zuten ingeles kolonoek, Middle Plantation izenarekin, James eta York ibaien arteko gune altu bateko gotorleku gisa. Virginiako Koloniako hiriburua izan zen 1699 eta 1780 tartean, eta Amerikako Iraultzara eraman zuten gertakari politikoen erdigunean egon zen. College of William & Mary AEBko bigarren goi-hezkuntzako erakunderik zaharrena da, bederatzi college kolonialen artean, Hegoaldean dagoen bakarra.

Hiriaren ekonomia Williamsburg Kolonialak gidatzen du, gune historiko gisa erakarpen turistikoa baita. Jamestown eta Yorktown hiriekin batera, Hiruki Historikoa osatzen du, urtero lau milioi turista erakartzen duen eremua[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Huh, Jin. (2002-03-11). Tourist Satisfaction with Cultural / Heritage Sites: The Virginia Historic Triangle. Virginia Tech (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]