Edukira joan

Windows Metafile

Wikipedia, Entziklopedia askea

WMF edo Windows MetaFile irudiak adierazteko fitxategi formatua da. Microsoft-ek bereziki Windows-erako asmatu zuen formatua da. Fitxategietan gordetzen dena ez dira irudiak berez, baizik eta berauek eraikitzen dituzten aginduak, eta horrela leku gutxiago behar du.

Printzipioz, Windows-eko leiho batean marrazten den edozein gauza, WMF fitxategi batean gorde daiteke (grafiko linealak, bitmap-ak zein testua). Aplikazio askok erabiltzen du, erabiltzeko oso erraza delako.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]