Winifred Starr Dobyns
Winifred Starr Dobyns | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1887ko urria |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles, 1963ko abenduaren 30a (76 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta sufragista |
Winifred Starr Dobyns (1886ko urriaren 21a – 1963ko abenduaren 30a) estatubatuar sufragista eta paisaiaren diseinatzailea izan zen.
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Winifred Ursula Starr Cook konderrian jaio zen, Illinois-en, Merritt Starr eta Leila Whadock Starr-en alaba. Aita abokatua zuen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dobyns Illinoiseko Emakume Errepublikanoen Batzorde Exekutiboko presidente bihurtu ziren 1919ko uztailean. Frank Orren Lowden-en 1920ko presidentzia hauteskunde-kanpainako emakumezko dibisioaren arduraduna zen.[2][3] Emakume Sufragisten Amerikako Elkarte Nazionalaren ospakizun eta konbentzioan parte hartu zuen Chicago-n urte hartan.[4] 1927an "The Lady and the Tiger (or, the Woman Voter and the Political Machine)" [5][Dama eta Tigrea edo, Emakume Boto-emailea eta Makina Politikoa] idatzi zuen, non alderdiaren politikan emakume boto-emaile berrien lekua deskribatu zuen. "Salbuespen posible batzuekin, erakunde politikoen helburua ez da gobernu on bat, zerbitzu patriotikoa, ongizate publikoa", azaldu zuen[6], eta ondorioztatu zuen "makina politikoa dela gaur egun demokraziarentzat dagoen mehatxurik handiena".
Dobyns-ek paisai diseinatzaile gisa lan egin zuen Pasadena-n,[7] eta lorategietan hitzaldiak eman zituen.[8][9] Berak egin zuen California Gardens (1931), [10] (Kalifornaiko lorategiak) Kaliforniako historia arkitektonikoan argazki-iturri baliotsutzat jotzen dena.[11] "Dobyns andrearen testuak lorezaintzan gero eta interes handiagoa dagoela adierazten du, eta Kaliforniako lorategiko artearen atzean dagoen oinarri historikoa erakusten du", esan zuen 1932an ikuskatzaile batek.[12]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1909an, Winifred Starr, Fletcher Dobyns abokatu eta idazlearekin ezkondu zen.[1][13] 1932tik aurrera, Pasadena-ko etxalde batean bizi ziren, Rose Bowl Stadium-i [14](Katilu Arrosara estadiori) begira. Senarra 1942an[15] hil zen, eta bera 1963an hil zen, Duarte-ko (Kalifornia) egoitza batean, 77 urte zituela.[16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Too Busy Planning Wedding, So He Forgot to Get License» Palladium-Item: 8. 1909-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Ingelesez) «Woman Joins Lowden's Committee.» The New York Times 1920-01-23 ISSN 0362-4331..
- ↑ «Mrs. Paisley on Lowden Committee» Carbondale Free Press: 1. 1920-02-13.
- ↑ «Women Take Places in 1920 Political Plans» Riverside Daily Press: 7. February 3, 1920.
- ↑ «The Lady and the Tiger» The Montclair Times: 41. 1927-03-12.
- ↑ (Ingelesez) Andersen, Kristi. (1996-09). After Suffrage: Women in Partisan and Electoral Politics Before the New Deal. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-01957-4. (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ «Two Historic Gardens in Pasadena» California Garden & Landscape History Society May 19, 2018.
- ↑ «Landscape Expert to be Forum Speaker» Lindsay Gazette: 6. 1942-02-13.
- ↑ Darling, Flora M.. (1932-01-23). «Highways of Color Urged for Olympics» The Long Beach Sun: 2..
- ↑ H., T. K.. (1932). «Review of CALIFORNIA GARDENS» Landscape Architecture 22 (4): 349–350. ISSN 0023-8031..
- ↑ (Ingelesez) Prinzing, Debra. (2009-02-21). «Uprooting the past» Los Angeles Times.
- ↑ «Winifred Dobyns' Garden Book Praised by Critics» The Pasadena Post: 20. 1931-11-11.
- ↑ Wayte, Beverly. (1991). «Linda Vista Revisited: From Indian Days to Modern Pasadenans: Part III» Southern California Quarterly 73 (4): 346. doi: . ISSN 0038-3929..
- ↑ (Ingelesez) Barragan, Bianca. (2018-05-07). «Winsome 1932 estate overlooking the Rose Bowl seeks $5.6M» Curbed LA.
- ↑ «Obituaries: Fletcher Dobyns» Chicago Tribune: 18. 1942-12-15.
- ↑ «Pasadena Socialite's Rites Held» Pasadena Independent: 21. 1964-01-03.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Mrs. Fletcher Dobyns", argazkia Kongresuko Liburutegiko George Grantham Bain bilduman