WordPress
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea |
Matt Mullenweg (en) ![]() ![]() |
Sorrera-urtea | 2003 |
Argitaratze-data | 2003 |
Azken bertsioa | 5.6.2 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | PHP |
Irakur dezake | Plataforma-anitz |
Lizentzia |
GNU General Public License, version 2.0 or later (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua |
b2 (en) ![]() |
| |
| |
Ekoizpena | |
Garatzailea |
Automattic (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
wordpress.org | |
Iturri-kodea | https://core.trac.wordpress.org/browser, https://develop.svn.wordpress.org/trunk/ eta https://github.com/WordPress/WordPress |
WordPress edukiak kudeatzeko sistema (EKS) bat da. GPL lizentziapean argitaratzen den software librea da eta doakoa da. PHP programazio-lengoaia eta MySQL datu-basea erabiliz garatua dago. 2017ko otsailean 10 milioi webgune nagusien %27,5ean erabiltzen zen.[1]
Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Estandarrekin bat datozen XML, XHTML eta CSS fitxategiak sortzen ditu
- Lotura kudeatzailea
- Pluginentzako sostengua
- Kategorien arteko loturak eta bidalketa bati kategoria ugari esleitzeko aukera
- Trackback eta Pingback
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007an sari bat lortu zuen CMS software hoberena gisa. 2009an CMS software hoberenaren saria Pack argitaletxeak emanda.
Lokalizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Librezale.eus taldeko boluntarioen esku egon da urtetan WordPress euskaraz mantentzeko ardura.[2]
Widgets[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wordpress-ek "widget" sistema bat dauka inplementaturik 2.2 bertsiotik aurrera, hainbat aukera ematen dituena eta diseinurako oso malgua dena. Oso erabilgarriak dira baina batzuetan arazoak sortzen dira txantiloi guztiek ez baitituzte widget multzo berdinak onartzen.
Ahultasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BlogSecurity-k wordpressen aurkitu diren zenbait ahultasunen zerrenda dauka.[3]