X eta Y teoriak
Itxura
Kudeaketan, X eta Y teoriak enpresa eta beste erakundeetako kideen motibazio eta jokabideei buruzko aurkako teoriak dira, Douglas McGregor kudeaketa-adituak 1960ko hamarkadan plazaratutakoak eta erakundeetako antolakuntza eta zuzendaritza azaltzeko erabiltzen direnak. Funtsean, X teorian oinarritzen zuzendaritza estilo batean, langileek lana gorroto eta parte-hartzea eta erantzukizunak ekidin egingo dituztela uste da eta beraz, zuzendaritza agintezkoa eta antolakuntza hierakiazkoa izango da, langilea zorrotz kontrolatuz. Y teoriaren arabera, berriz, langileek lanerako eta erantzukizunak hartzeko motibazioa badute, eta ondorioz, zuzendaritzak agintea laxatu egin dezake, langileari ekimenak burutu eta erabakiak hartzeko ahalmena utziz.