Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.)
Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.) | ||||
---|---|---|---|---|
Lurdes Iriondoren eta Xabier Leteren albuma | ||||
Egilea(k) | Lurdes Iriondo eta Xabier Lete | |||
Argitaratze-data | 1976 | |||
Izenburua | Lurdes Iriondo / Xabier Lete | |||
Ekoizpen lekua | Espainia | |||
Banatze bidea | LP | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | euskara | |||
Diskoetxea | Herri Gogoa eta Edigsa | |||
Zatiak | 16 musika pista | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Xabier Lete-ren albumak | |||
Lurdes Iriondoren eta Xabier Leteren kronologia | ||||
|
Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren 4 disko txikiren bilduma (LP 33 r.p.m.) Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren disko-bilduma baten izena da. Biniloan argitaratu zuten Edigsa etxearekin 1976. urtean, eta aldi berean garai hartan, euskal kantarien artean behintzat, ohikoak ziren lau binilo txiki (45 r.p.m) biltzen ditu bere baitan. Bilduma honen azalak, era berean, lau binilo txikien azalak biltzen ditu, azalen halako mosaiko bat osatuz. Hona, hurrenez hurren, ezkerretik eskubira ageri diren lau disko txikiak:
- Lurdes Iriondo eta Xabier Lete
- Xabier Lete: Barruko lau abestien izenak dakartza honek azalean: "euskalerri nerea", "bihotza, lore gorrien balada", "poeta hoiek".
- Xabier Lete: honek ere barruko lau abestien izenak dakartza: "maiteaz galdezka", "seaska kanta", "giza aberea", "urrillaren 28 egun".
- Lurdes Iriondo
Hauek disko txikien izenburuak dira, eta bildumaren azalak jasotzen dituen moduan aipatu ditugu. Aldi berean, guztiek Ez Dok Amairu-ren zigilua daramate bazter batean, eta hiruk euren argazkiak jasotzen dituzte, bakarka nahiz binaka, dagokien eran.
Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Poeta hoiek"
- "Ez nazazu utzi"
- "Bost hogei urtetako"
- "Euskalerri nerea"
- "Peru gurea"
- "Maiteaz galdezka"
- "Gaua"
- "Lore gorrien balada"
- "Festa bukatzean"
- "Urrillaren 28-garren eguna"
- "Aita nuen saltzaile"
- "Giza aberea"
- "Nerea-ri"
- "Bihotza"
- "Agota"
- "Seaska kanta