Xake itsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Morphy estatubatuarra xake itsuan jokatuz.

Xake itsua, xakearen aldaera bat da. Xake-taula ikusi gabe jokatzen da, hortaz jokalari bakoitzak partida bere gogoan irudikatu eta jolastera derrigortua dago.

Britainiar Museoko agiri baten arabera, erregistratutako lehenbiziko xake itsu partida, 970ean Joseph Techelebi greziar bidaiariak xake itsuan jokatu eta irabazteko zuen erraztasunak xakelariak txunditu zituenekoa da. Ziotenez, Telechebik Italia, Pertsia eta ekialdeko herrialdeetan barna bere xakelari ospea hedatzen jardun omen zuen.

Arabiar kronikarien arabera, Said Ben Yugair Al Kufi (820an zendua) jokalariak ere xake itsuan jokatzen omen zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]