Xanfarin eta andere King
Xanfarin eta andere King | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Scarecrow and Mrs. King |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 88 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Arthur B. Rubinstein (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | CBS |
Hasiera-data | 1983ko urriaren 3a |
Amaiera-data | 1987ko maiatzaren 28a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Washington |
Xanfarin eta andere King[1] (ingelesez: Scarecrow and Mrs. King) AEBtako telesaila bat izan zen. 1983ko urriaren 3tik 1987ko maiatzaren 8ra CBS katean aireratu zen. Kate Jackson eta Bruce Boxleitner aktoreek antzeztu zuten. Euskal Herrian 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean ETB1ean euskaraz aireratu zen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amanda King (Kate Jackson) dibortziatutako estatubatuar etxekoandrea da, bere eguneroko kezka nagusiak bere bi seme eta amak sortzen dizkiotelarik. Goiz batez, Amandak tren batean doala CIAko Lee Stetson (Bruce Boxleitner) agentearekin topo egingo du, ezizenez "Xanfarin" (jatorrizko bertsioan "Scarecrow"), hark beste agente etsai batzuk jarraitzen dutenez Amandari pakete bat eman eta kapela gorridun gizonari eramateko eskatuko dio. Amanda ez da misioa gautzeko gai izango, tren-bagoi hartan ezaugarri horretako gizon asko baitaude. Hortaz, pakete hura berreskuratzeko, Xanfarin emakumearen bila hasiko da, azkenean, Amanda bera ere misio hartan buru-belarri eta nahi ala nahi ez sartuko delarik. Xanfarin atzematen dutenean, Amanda berak paketearen sekretua argitu eta Xanfarin erreskatatzea lortuko du. Honela bada, misio horren ostean etxekoandrea Agentziarentzat lanean hasiko da, baina halabeharrez bere familiari lanbide berrian hasi dela ezkutatuz. Azkenean Lee eta Amandak espioi eta gaizkileen aurka elkarlanean ederki asko moldatzen den lantaldea osatuko dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kate Jackson: Amanda King
- Bruce Boxleitner: Lee Stetson ("Xanfarin" / jatorrizko bertsioan "Scarecrow")
- Beverly Garland: Dotty (Amandaren ama)
- Paul Stout: Philip King (Amandaren semea)
- Greg Morton: Jamie King (Amandaren semea)
- Mel Stewart: Billy Melrose
- Martha Smith: Francine Desmond
- Sam Melville: Joe King (Amandaren senar ohia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kate Jacksonek antzeztutako telesailak
- Bruce Boxleitnerrek antzeztutako telesailak
- Beverly Garlandek antzeztutako telesailak
- Mel Stewartek antzeztutako telesailak
- Martha Smithek antzeztutako telesailak
- CBSko telesailak
- Euskal Telebistan emititutako telesailak
- Ameriketako Estatu Batuetako telesailak
- Telesail dramatikoak
- Ingelesez egindako telesailak
- Espioitza-telesailak
- Euskaratutako telesailak
- Washington Hirian girotutako telesailak