Xerografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xerografia bidezko kopiaketa prozesuaren eskema.

Xerografia agiri, testu, irudi eta abarren kopia egiteko prozedura da, 1938an asmatua. Xerografiaren bi oinarri nagusiak fotoeroamena eta zeinu desberdineko karga elektrikoa duten bi gorputzen erakarpena dira. Kamera ilun baten bidez irudia xafla berezi batean jasotzen da eta xafla horretako gune beltz edo grisetan hauts koloremailea finkatzen da; ondoren, lurrun berezien eta izpi infragorrien beroaren bidez gainalde trinkoetan (paperean, altzairuan, etab.) finkatzen da xaflako irudia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]